Tertanga herrian dagoen aterpetxea edo eskola zaharra zena kudeatzen dugu Urtxintxa Eskolan eta aisialdian hezteko kultur espazioa abiarazi nahi dugu bertan.
TERTANGA KULTURALA egitasmoa sortu berri dugu. Aisialdian euskarazko jarduerak eskaintzeko helburua du programak eta eskualde osora bideratuta dago. Besteak beste, honako balio landuko dira TERTANGA KULTURALAn: hezkidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna, bizikidetza, osasuna, elikadura, kritikotasuna, artea... eta, nola ez, ingurumena.
Hilero-hilero ekintza ugari antolatuko ditugu proiektu honen bidez: yoga ikastaroa, sendabelarrak, xaboi eta kosmetika naturalak, bioeraikuntzaren bidez labea eraiki, udako iluntze musikatua, gabonetako menua familian, kantua afariak...
Aterpetxe soil izatetik euskaraz eta kulturaz gozatzeko espazioa bilaka dezagun!
Paraje eder honekin gozatzeko irrikaz gaude :)
eta zu?www.tertangakoetxea.org
Iluntze mitologiko ederra izan genuen neguari ongietorria emateko Tertangako herrian. Euskal mitologiako pertsonaiek gidaturik familian jolasteko aukera paregabea izan zen. Egun eguzkitsuarekin hasi …
Iluntze mitologiko ederra izan genuen neguari ongietorria emateko Tertangako herrian. Ginkanaren ostean Puski eta Txurruski pailazoekin (des)jolasten aritu ginen ordu bete luzez. Bukatzeko txokolate …