Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.
Norabide horretan, egunetik egunera gero ta zabalagoa den lagunarte batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, euskaltzale, ekoizle eta kontsumitzaileez osotutako sare anitz batek. Gure txikitasunetik elkarlan handi bat gauzatu nahi dugu Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako.
https://www.errigora.eus
Errigoraren komunitatea sendotuta irten da udaberriko kanpainatik: Euskal Herriko 6.500 bat sukaldetara helduko da zubi bat Nafarroa hegoaldetik, eskutik eskura ia 93.000 litro olio eta 207.000 ontzi…
#ESKUTIKeskura auzolan ariketa izugarria da: auzolanean pegatzen ditugu kartelak, biltzen ditugu eskaerak edo banatzen ditugu produktuak. Eta auzolanean zabaltzen dugu kanpaina lau haizetara. Albiste…
Gaurtik hasi eta martxoaren 20ra arte iraungo du aurtengo Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak. Lelo berriarekin dator: Zubi bat sukaldera, baina kanpainaren plantemendua betikoa izango da:…
Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren 5. edizioa ate joka dugu: martxoaren 6tik 20ra eskatu ahal izango dira oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak. Baina kanpainari ekin aurretik, …
Eskualdez eskualde dabilen Errigorako karpa, heldu da Ablitasera ere. Elikadura burujabetza, euskara eta Nafarroa ardatz dituen ekimenak, herriz herri zubiak eraikitzen ari den karpa ibiltaria jarri …