Salmentak %56 handitu ditu Tubos Reunidosek urteko lehen hiruhilekoan

Erredakzioa 2017ko mai. 4a, 13:18
Tubos Reunidoseko ekoizpenaren irudi bat. / www.tubosreunidos.com

Aurten 80-100 lanpostu artean sortzea aurreikusi du enpresak.

80 milioi euroko salmentak egin ditu Tubos Reunidosek urteko lehen hiruhilekoan, iaz epe berean eginikoak baino % 56 gehiago.

107.100 euroko irabazi netoak izatea ahalbidetu dio horrek enpresari. Hobekuntza nabarmena da, iaz 11,1 milioi euro galdu baitzituen denbora-tarte berean.

Gauzak hala, aurten 80-100 pertsona inguru gehiago kontratatzea aurreikusi du enpresak, iaz Amurrioko lantokian enplegua erregulatzeko espedientea abian jarri zuen arren.

Hala adierazi du Guillermo Ulacia lehendakariorde exekutiboak. Ulaciak aurreratu du lanpostu berri horietako gehienak Arabako lantoki berrian sortuko direla. Gaur egun 1.500 langile ditu guztira multinazionalak.

Enpresako lehendakariordearen aburuz, hiru izan dira emaitzen hobetzean eragin duten faktoreak: salmenten igoera, produktu katalogo berria eta Estatu Batuetan eta Nanclaresen azpiegitura berriak abiatu izana.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide