Txaro Sarasuak politika utziko du lege agintaldia amaitzen denean

Erredakzioa 2019ko urt. 29a, 07:00

Txaro Sarasua Laudioko Udal Osoko Bilkuran. / Aiaraldea.eus

Hala adierazi zuen atxikitu gabeko zinegotziak atzo eginiko Udal Osoko Bilkuran.

Txaro Sarasuak politika utziko du maiatzean, oraingo lege agintaldia amaitzen denean. Hala adierazi zuen atzo atxikitu gabeko zinegotziak Udal Osoko Bilkuran. “Erabaki horrek lasai eta ondo lan egitea ahalbidetu dit”, adierazi du Sarasuak.

12 urteko ibilbidea
2007. urtean hasi zuen Sarasuak bere ibilbidea politikan. Laudioko Udalean sartu zen PSE-EEko zinegotzi gisa. Parlamentaria izan zen gero Eusko Legebiltzarrean, alderdi berdinaren ordezkari moduan. Iaz, baina, PSE-EErekin zuen harremana apurtu zuen, eztabaida sutsu baten ostean, alderdiko militanteek Juanje Merchan hautatu zutenean Laudioko bozeramailea izateko. Ordutik hona atxikitu gabeko zinegotzi bezala aritu da Sarasua udalean.

Politikari laudioarra ezaguna bihurtu da tokiko erakundearen bilkuretan izan dituen eztabaidengatik. 2007. urtean orduko alkateak -Jon Karla Menoio jeltzaleak- Tokiko Gobernu Batzordetik bota zuen, eta orduz geroztik ez du berriro organo horretan parte hartu. Egungo udal-gobernuarekin ere tira-bira ugari izan ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide