2 COVID-19 kasu berri topatu zituen Osakidetzak atzo -abuztuak 19- Aiaraldean, biak Laudion. Hala zehaztu du osasun erakundeak gaur eguerdian plazaratutako txostenean.
Eriak gora
Bi horiekin 22 dira guztira eskualdean iragan ostiraletik hona detektatutako positiboak. Asteburuan 13 kasu baieztatu ziren, astelehenean 5 eta asteartean 2.
Gauzak horrela, herrika Aiaraldean pilatutako positiboen kopurua ondorengoa da pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 213
- Amurrio: 132
- Aiara: 70
- Urduña: 48
- Okondo: 8
- Orozko: 29
- Artziniega: 22
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 522
576 positibo toptu ziren atzo guztira EAEn, 7.023 PCR proba eginda.