Ander Añibarro Laudioko alkateak sare sozialak baliatu ditu iragartzeko Aretako 2 urteko umeen gela ez dela itxiko. Udalburuak azaldu du Jokin Bildarratz Hekuntza Sailburuarekin mintzatu dela 21:00ak aldera eta horrek adierazi diola zerbitzu publikoak abian jarraituko duela.
Añibarrok aipatu du guztion garaipena izan dela, eta bereziki Aretako Guraso Elkartearena.
Guraso Elkartea, bermeen zain
Aiaraldea Komunikabidea harremanetan jarri da kaltetutako ama batekin eta horrek aipatu du albiste lasaigarria dela, baina bermeak eskatuko dituztela bihar Udal Gobernu Taldearekin izango duten bileran.
Borroka aro bizia
Pasa den astean zabaldu zuen Aretako Guraso Elkarteak albistea eta egun gutxitan sinadura bilketa, manifestazioa, elkarretaratzea eta mozioa egin eta aurkeztu dituzte.
Jende ugariren babesa lortu borrokak. Gauzak hala, helburuak lortu dituztela ziurtatzea izango da gurasoen helburua biharko bileran.