Laudioko kiroldegian eraso matxista bat gertatu eta salatu zen larunbatean. Laudioko Eskubaloi Klubak adierazi zuenez, taldeko epaile eta entrenatzaile batek ipurdia ukitu zion klubeko emakume bati. Kirol elkarteak berehala erabaki zuen erasotzailea klubetik kaleratu eta zituen ardurak kentzea, entrenatzailea ere baitzen. Sare sozialetan zabaldu zuten irakurketa larunbat gauean bertan, salaketa eta hartutako erabakia publiko eginez.
Kirol elkarteak berehala erabaki zuen erasotzailea klubetik kaleratu eta zituen ardurak kentzea
Laudioko Mugimendu Feministak erasoa jasan duenari babesa adierazi eta elkarretaratzea deitu du biharko, otsailak 6. 19:00etan izango da mobilizazioa Alberto Acero plazan.
Publikoki Laudion azaleratu zen azken eraso matxista abenduan gertatu zen, eta udan jai esparruan ugariak izan ziren salatu zituztenak.