ESK sindikatuak sare sozialen bidez salatu du Laudioko Etengabeko Arreta Guneak ez zuela medikurik izan ostiralean eta gaur ere ez duela izango 20:00ak arte.
David Hernandezen heriotzaren ostean, larrialdietako bitartekoen gabeziak hainbat salaketen erdigunean egon dira. Esaterako, pasa den astean, ELAk zabaldu zuen Amurrioko Etengabeko Arreta Gunea izango zela medikurik izango ez zuena martxoaren 31n eta apirilaren 1ean.
Horrek, gainera, gainkarga eraman zuen Laudioko anbulatoriora eta langileek eurek azaldu zuten martxoaren 31n bi orduko itxaronaldiak sortu zirela.
Hurrengo egunean Imanol Pradales lehendakarigai jeltzaleak anbulatorioan bertan egin zuen agerraldia esateko Arabako Etengabeko Arreta Guneei lehentasuna emango diela.
Apirilaren 10an protesta berria
Aiaraldeko Greba Batzordeak deituta, apirilaren 10ean 13:00etan agerraldia egingo dute eskualdeko osasun sistemaren egoera salatzeko. ESK sindikatuak batzeko deia egin du.