Osakidetzako ELA sindikatuko atalak oharra zabaldu du jakinarazteko martxoaren 31n eta apirilaren 1ean ez dela egongo medikurik Amurrioko Etengabeko Arreta Gunean. Antolakundeak azaldu du Kontingentzia Plana jarraiki hartu duela erabaki hori Galdakaoko ESI eta horren birtatez murrizketak ezartzen ari direla.
ELAk gaineratu du osasun publikoak "salduta" utziko dituela erizainak eta zelariak, eurenak ez diren ardurak hartu beharko baitituzte. Modu horretan euren arrisku psikosozialak biderkatuko direla adierazi dute.
Azkenik, sindikatuak exijitu dio Osakidetzari Kontingentzia Plana baztertzea eta beharrezkoak diren bitarteko guztiak bermatzea osasun zentro orotan. Bide batez, ELAk gogora ekarri du urtarrilean Laudion gertatutako heriotza eta aipatu du Osakidetzak berriro ere kale egin duela.
Atzo ere medikurik ez
Horrez gain, Etengabeko Arretarako Guneko langile bat Aiaraldea Komunikabidearekin jarri da harremanetan esateko atzo ere ez zela medikurik egon bertan. Ez da kasu bakarra izan, martxoaren 13an antzeko egoera bizi izan baitzen Laudioko anbulatorioan.
Gatazka politikoa eta mobilizazioak
Urtarrilaren 12an David Hernandezen heriotza gertatu zenetik, Aiaraldeko osasun publikoaren egoerak sindikatuen salaketak eta alderdien zein erakundeen arteko gatazkak eragin ditu.