Laudio Institutuak bisita jendetsua jasoko du martxoan. Izan ere, Irlanda eta Finlandiako 21 ikasle eta lau irakasle iritsiko dira herrira Erasmus+ programaren eskutik. Indarrean dagoen programak hizkuntza gutxituak ditu ardatz.
Gauzak horrela, bisitari finlandiarrak martxoaren 17tik 22ra bitartean egongo dira udalerrian eta irlandarrak, aldiz, 19tik 26ra arte. Hau da, hiru egunez elkarrekin arituko dira.
Egun horietan tokiko ikasleek prestatutako jardueretan parte hartuko dute ikaskide europarrek.
Apirilean Finlandiara
Gainera, Laudioko ikastetxeko 10 gaztek eta bi irakaslek Finlandiara joko dute apirilaren 1ean, 8an itzultzeko.
Abian den Erasmus+ programa hau 2023an hasi zuten eta jadanik Irlandan eta Südtirolen egon dira aiaraldearrak. Halaber, Südtirolgo kideen bisita jaso zuten iaz.