Zortzi hilabeteko greba mugagabea amaitu dute Laudioko bilketa neumatikoa egiten duen enpresako langileek, hainbat helburu beteta

Aitor Aspuru Saez 2025eko urriaren 30a

Akordioa ospatu dute langileek. / ELA

Horrela jakinarazi du ELA sindikatuak. Soldatak handitzea eta lanaldia murriztea lortu dute beharginek mobilizazio luzearen ondoren.

Envac Iberia enpresak akordioa egin du Laudion, Barakaldon eta Galdakaon bilketa neumatikoa egiten duten beharginekin. Modu horretan, amaiera eman diote zortzi hilabeteko greba mugagabeari. 

Borroka luzearen ostean, konpainiako hamasei langileek lortu dute Espainiako estatuko hitzarmenaren baldintzak hobetzea. ELAk azaldu duenez, erresistentzia kutxari esker egin diote aurre zortzi hilabeteko lanuzteari eta honako hobekuntzak erdietsi dituzte:

  • 4 urteko indarraldian (2024-2026), % 40rainoko igoera eskala txikienetarako (gehienak): 4 urtean 530 euroko plus finko eta xurgaezina kobratzera iritsiko da plantilla osoarentzat (150€ 2025ean: 260€ 2026an; 395€ 2027an; 530€ 2028an).
  • Urteko lanaldia 200 ordu murriztea lau urteko epean, 1789 orduko jardunaldia izatetik 1591 ordu izatera pasatuz.
  • Txanda-kontraturako eskubidea bermatzea.
  • Lan-erreformaren aurkako klausulak onartzea.
  • 100 euro eguneko hoditerian sartzeagatik.
  • Jaiegunetan eta igandeetan lan egindako orduaren prezioa bikoiztu egingo da.
  • Ordainpeko 8 ordu urtean batzarretarako.
  • Norberaren gauzetarako egun bat, ordaindua.
  • Lanpostu hutsen akordio bat, lanpostu hutsen bat dagoenean enpresak plantillari lanaldi partzialean daudenei eta aldi baterako kontratuak dituztenei eskaintzeko betebeharra izan dezan.

Martxoan abiatutako greba mugagabea

Envac Iberiako langileek martxoan hasi zuten greba hitzarmen propioa eskuratzeko. Lehenengo deialdia hilabetekoa izan zen eta hasi baino lehen elkarrizketak egon ziren enpresarekin, baina ez zuten fruiturik eman. Hain zuzen, egun berean greba bertan behera utzi zuten eta berriro deitu zuten, ikusita negoziazioek ez zutela emaitzarik eskaintzen.

Apirilean, hilabeteko lanuztea luzatu zuten maiatzera arte eta azkenean zortzi hilabetez egon dira egoera berean. Gatazka horrenbeste luzatu izanak bistako eragina izan zuen Laudion.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide