Kontzertua eskaini zuen Korrontzik atzo arratsaldean Laudioko Herriko plazan, baina folk taldeko kideak ez ziren bakarrik igo oholtzara. Ohikoan eurekin dabilen Oinkari dantza taldeaz gain, Akelarre eta Itxarkundiako kideak ere batu ziren ikuskizunera, ehunka ikusle erakarriz.
Honakoa ez da Korrontzik eskualdean eskaintzen duen mota honetako lehen emanaldia. Lehena duela hamar urte eskaini zuen, Aiara Dantza Taldearekin batera. 2018an Itxarkundiarekin aritu zen, eta 2022an Laudioko gainontzeko taldeak ere batu ziren ikuskizunera. Urte bereko udazkenean itzuli zen taldea udalerrira, atzoko bi dantza taldeekin aritzera berriz. 2024an, aldiz, Aiara Dantza Taldearekin egon zen berriz udaberrian, eta Urduñako Erauntsi taldearekin udazkenean.