Osakidetzak jakinarazi du Laudioko anbulatorio berriak irailaren 21ean irekiko dituelako ateak.
Berez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 19 milioi euro inguruko inbertsioa egin du eta ekipamenduak 7 solairu ditu: sestra azpiko 2 solairu, beheko solairua eta 4 solairu.
Guztira 7.972 metro koadroko azalera eraikia du, eta gaitasun asistentziala biderkatu egin da Zumalakarregi kaleko egungo osasun-zentroarekin alderatuta.
Zerbitzuen artean, nabarmentzekoa da lurpean kokatuko den aparkaleku bat, 70 plaza inguru izango dituena, profesionalentzat,
lantokirako sarbidea errazteko.
Horrez gain, Udalak beste aparkaleku bat sortu du erabiltzaileentzat, Altzarrate futbol zelaiaren inguruan.
Osasun azpiegiturak honako zerbitzu hauek eskainiko ditu:
- Lehen Mailako Arreta - Familiako Medikuntzako eta Erizaintzako
kontsultak - Etengabeko Arreta Gunea (EAG) larrialdietarako
- Ama-haurren arloa: Ginekologiako kontsultak, Emagina eta erditzeko
prestakuntza. - Errehabilitazioa: Fisioterapia eta gimnasioko kontsultak.
- Medikuntza espezializatua: Neurologia, Endrokrinologia, Kirurgia,
- Dermatologia, Urologia, Kardiologia, Pneumologia, Oftalmologia,
- Digestio-aparatua, Erreumatologia...
- Erradiologia
- Osasun mentala: Psikiatriako kontsultak, Haur-psikiatria, Helduen
psikologia, gizarte-langilea eta Erizaintza. Itxarongela bereiziak
dituzte aduanetarako eta haurrentzat. - Ikerkuntza.
- Etxeko arreta.
Bost urte baino gehiago lanean
Obrak 2024ko urte hasieran baziren ere, osasun zentro berria eraikitzeko ekimena askoz lehenago abiatu zuten.
2021eko ekainean jakinarazi zuen Gotzone Sagardui osasun sailburuak Laudioko anbulatorioaren kokalekua zein izango zen. Erabakiak eztabaida sortu zuen herritarren eta hainbat talde politikoren artean.
Hala ere, EH Bilduk eta Omniak osatutako udal gobernu berriak itxitzat eman zuen eztabaida hori, gaiari lotutako irakurketa kritikoa plazaratu ostean betiere. EAJ, bere aldetik, poztu egin zen hori entzutea.
Bestalde, eraikin berriak hutsik utziko du anbulatorio zaharra eta espazio horrekin zer egingo den hasi dira eztabaidatzen jadanik. Besteak beste, nagusientzako zentro integrala bilakatzea da aukeretako bat.