Aiaraldeko Euskararen Eguna aurkeztuko dute bihar eta agerraldian parte hartzeko deia zabaldu dute

Aitor Aspuru Saez

Aiaraldeko Euskararen Egunearen iazko edizioko aurkezpena. / Aiaraldea.eus

17:30ean izango da egitasmoa Lamuza plazan eta euskaltzale orori zabaldu diote deia hitzordura batzeko.

Aiaraldeko Euskararen Eguna aurkeztuko dute bihar eta informazio guztia lehen eskutik jasotzeko eta egitasmoa bera babesteko agerraldi publikoa deitu dute Lamuza plazan 17:30ean.

Izan ere, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak antolatuko du ospakizuna eta herritarrei euren babesa adierazteko eskatu die.

Berez, kontseiluak hamar urte bete ditu aurten eta azken hamarkadan egindako lan nekaezina ganoraz ospatu nahi du.

Horretarako, aurreko urteetan bezala, egun osoko egitaraua prestatuko du abenduaren 3ko atarian eta Laudio hautatu du horretarako. Hain zuzen, udatik ari da elkarlanean hainbat eragilerekin jaia antolatzeko.

Berez, igarotako hamarkada honetan antzeko ospakizunak egin ditu eskualdeko txoko anitzetan, izan Artziniegan, Arakaldon, Okondon, Luiaondon edo Amurrion.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide