Ireki ateak poztasunari!

Erabiltzailearen aurpegia Sergio Tato 2017ko abu. 9a, 07:00

Laster iritsiko dira San Bartolome Jaiak, gure udalerriarentzat hain garrantzitsuak direnak, eta horiei esker, ondo pasatzeko aukera izango dugu lagunekin eta familiarekin.

Askotan pentsatzen dugu jaietan denak balio duela, baina errespeturik gabe jokatzen denean hasten dira arazoak: inguru guztia zikintzea, eraso sexistak... Jaiak pertsona guztiak errespetatuz gozatu behar dira, ingurugiroa zainduz eta jaietako ekitaldietan parte hartuz.

Aurten, denentzako ekitaldiz bete-beteta datoz festak eta, horretarako, jai-batzordeari berdintasunerako eta euskararen normalizaziorako irizpideak baliatzeko proposatu zaio.

Espero dugu eginiko lana zuen gustukoa izatea eta jaiak bizikidetzaz eta harmoniaz gozatzea.

Jai zoriontsuak izan ditzazuela!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide