Atzo gauean, 22:45ak aldera, hartu zuen sua furgonetak eta guztiz kiskali da. Basauri Industria Poligonoaren barruko kale batean izan da sutea, eta Ertzaintza ikertzen ari da norbaiten erasoaren ondorioa izan ote den.
Furgoneta bat erre da gauean Okondon eta Ertzaintza ikertzen ari da zerk eragin duen sua. pic.twitter.com/AOQA9Z9uNJ
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) April 14, 2022
Goizean pare bat patruila bertaratu dira; eta, nahiz eta tokia ez itxi, ez diote utzi jendeari hurbiltzen, unitate zientifikoaren zain baitaude. Ertzaintzaren talde horrek aztertuko ditu ingurunueak eta ibilgailua bera, frogen bila. Hortaz, ikerketa abian da.
Sua Okondon, istripuak eta erasoak
Gogoratu beharra dago martxoaren amaieran hiru okondoar hil zirela euren baserrian gertatutako sutearen ondorioz,
Tragedia horrek udalerria astindu zuen, eta herriak hiru eguneko dolua egin zuen.
Kalte pertsonalik sortu gabe, 2020an Batzokiak ere su hartu zuen.
Hala ere, hainbat urtez erasoak gertatu ziren herrian -etxolak, etxebizitzak...-, eta zenbait etxe erre zituzten tarte horretan. Azkenean, Ertzaintzak 2014an herritar bat atxilotu zuen ekintza horiek egotzita.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!