aiaraldea.eus

Gora Orozko! Gora sanantolinak!

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Mari Intxaurraga   Kultura  Orozko

Aurten be, heldu dira sanantolinak, eguneroko errutina alde batera itzi eta kalera urten prestatu deuskuezan ekitaldiak alaitasunez gozetako hainbeste itxaron doguzan egunak. Eta baita be gaur egun herrian bizi ez diran Orozkoko seme-alabak beraien sustraiak dagozan lekura itzultzeko egunak.Eskerrik asko ganerakoek ondo pasau ahal izateko lan egin daben pertsonei: jai egitaraua egiten hasi zan aurreko udalbatzari, eta baita be jai honeek posible egiteko lan egin daben udal langileei, gaur egungo zinegotziei eta talde, elkarte zein pertsona guztiei. Batez be Antolinzaleak Jai Batzordeko kide diran edo batzarretara joan diran pertsonei, honek arduratu baitira egitaraua antolatzeaz.Udala osatzen dogun pertsona guztien izenean, zuen pertsona maiteekaz batera jai zoriontsuak igarotzea opa deutsuet, ondo pasetan urten eta ahalik eta gehien gozau daizuen animetan zaituet. Jaia, jakina danez, dibertsinoa eta alkarbizitza da, baina hospitalidadea, tolerantzia, errespetua eta gizalegea kaleko nortasun-ikurrak izan daitezala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa