Bizkaiko Paracycling Biraren XXII. edizioa bihar helduko da Orozkora Ione Basterra kirolaria omentzeko. Gaztea 2019an zendu zen eta nazioarteko lasterketako protagonista izango da.
Puntako txirrindulariak arituko dira lehian. 100 lagunek eman dute izena guztira eta munduko 4 txapeldun daude euren artean, proba puntuagarria baita Europako Koparako. Ione Basterrak berak parte hartu zuen 2013tik aurrera edizio guztietan.
Berez, hitzordua 09:30ean hasiko da trizikloen erlojupekoarekin. 10:30ean 45 kilometroko handbike ibilbidea abiatuko dute eta 12:45ean tandem eta txirrindulen lasterketa izango da. Sari banaketarekin batera egingo dute Ione Basterraren omenaldia, 13:45etatik aurrera.
Ione Basterra eta Iñaki Isasi txirrindulariekin Aiaraldea Komunikabideak antolatutako solasaldia, hemen ikusgai: