Euskararen aldeko aldarri ozenarekin abiatu dituzte Orozkoko jaiak

Erredakzioa 2025eko irailaren 1a

Gazan Israel egiten ari den genozidioa ere salatu dute pregoilariek. 

Irailaren 1a parrandaren amaiera eta errutinaren itzulera ekarri du aiaraldear askorentzat, baina ez orozkoarrentzat. Izan ere, gaur abiatu dituzte San Antolin jaiak. Ezkerpaella lehiaketarekin berotu dituzte motorrak goizean, eta arratsaldeko zazpietan jaurti dute txupinazoa.

Herriko Berbalagun taldeko kideak arduratu dira horretaz. Euskararen aldeko aldarri sendoa plazaratu dute pregoilariek udaletxeko balkoitik. Euskara hutsez irakurri dute testua, eta gazteleraz esan dituzten esaldi bakanak herritarrak hizkuntza ikastera animatzeko izan dira. Euskararen aldeko kanten estrofak ere tartekatu dituzte, plazan bildutako herritarrekin batera abestuta. 

Bestelako gaiak ere izan dituzte hizpide. Gazan Israel egiten ari den genozidioa salatu dute, eta gogoan izan dituzte baita ere jaietan herritik kanpo daudenak. Horri lotuta, aipamen berezia egin diote iragan ostegunean zendutako Maika Garbirasi, 2016an jaietako pregoilari izandakoa. 

Igandera arte luzatuko dira sanantolinak Orozkon. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa. 

Aiaraldea Komunikabideko kideak udaletxeko balkoian egon gara txupinazoan, zuzeneko emisioa egiten:

Argazkiak: Naia Vallejo Torres

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide