Atxulaurrek eta Barakaldoko San Vicentek lagunarteko partida jokatu dute jaietan eta bisitariek eraman dute garaipena etxera, 0-2 irabazita. Edonola ere, norgehiagokaren alde hunkigarriena ohorezko sakeak eta minutuko isilunea izan ziren. Txupineroei (herriko Berbalagun taldeko kideei) egokitu zitzaien sakea egitea eta, horren ostean, minutu bateko isiltasuna egon zen futbol zelaian, Maika Garbiras Ugarriza eta Okondon auto istripuan hildako bi gazteak gogoratzeko.
Argazkiak: Atxulaur Kirol Elkartea