Berakatz eguna dela eta, Orozkoko gazteek hainbat jokotan parte hartu dute herriko kaleetan barrena, Jokopoteoaren bidez. Lehiaketaren amaieran, irabazleek sariak jaso dituzte.
Ondoren, 500 lagun batu dira eskolako patio estalian eginiko bazkarian. Berakatz Eguna dute gaurkoa Orozkon, eta ohikoan baino giro are handiagoa egongo dela aurreikus daiteke, ostirala delako. Igandera arte luzatuko dira sanantolinak herrian. Hemen ikus daiteke egitarau osoa.
Argazkiak: Joane Lozano Landera