500 laguneko langara iritsi da Berakatz Eguneko herri bazkaria

Erredakzioa

Jai giroak jarraipena izan du eguerdian herri bazkariaren eskutik. Berakatz Eguneko egitarauaren barruan egin dute hitzordua.

Berakatz Eguna ari dira ospatzen gaur Orozkon. Ostiralean erori da aurten sanantolinetako data esanguratsuena, eta horrek are jende gehiago atera du kalera. Horren seinale izan da herri bazkariak izan duen harrera, 500 pertsonako langara iritsi baita. 

Aurretik Jokopoteoan aritu dira kuadrillak goiz eta eguerdian, eta gaueko ordu txikiak arte luzatuko dute parranda. Igandera arte luzatuko dira sanantolinak herrian. Hemen ikus daiteke egitarau osoa. 

Argazkiak: Joane Lozano Landera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide