aiaraldea.eus

303 eskaera jaso dituzte Aduanako bainuetxe-hoteleko lan deialdiek

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Jendartea  Urduña

Astelehenean bukatu zen Aduanako hotel-bainuetxe berriko lanpostu deialdietan izena emateko epea. Lanbidek hautaketa prozesua burutuko du orain Aiaraldeko langileei lehentasuna emanez.

303 eskaera jaso dituzte Aduanako bainuetxe-hoteleko lan deialdiek
28 lanpostu eskaini zituen Aduanako hotel berriak. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Udaberrian irekiko ditu ateak Urduñako Aduana eraikinean kokatuko den lau izarretako hotel-bainuetxeak, martxoaren erdialdean hain zuzen ere. Zabaldu aurretik  8 lanpostuetarako 28 lan eskaintza zabaldu zituen.

Guztira 303 lagunek eman dute izena hotel-bainuetxean lan egiteko. Udalak azaldu bezala, “kualifikazio gutxiago eskatzen duten lanpostuetan eskaera gehiago jaso dira”. Gelazain lanak betetzeko eskaintzen ziren 5 lanpostuek jaso dituzte curriculum gehien, 82 hain zuzen ere. Harreragile eta zerbitzari postuek ere erantzun ugari jaso dituzte. Mantenu lanak betetzeko enpresak eskatzen zuen behargin bakarraren postua betetzeko 56 lagunek bete dute eskaria. Sukaldari, sukalde buru, masajista eta maître lanek curriculum asko erakarri dituzte ere.

Eskualdeko langileek lehentasuna izango dute hautaketa prozesuan
Lanbidek, eskaera guztiak bilduta, 28 plaza huts horiek beteko ditu orain eskualdeko eskaerei lehentasuna emanez. Udalak Aduanako hotel-bainuetxea kudeatuko duen “Orduña Gestion H72 S.L.” enpresarekin hitzarmena sinatu zuen irailean. Aiaraldeko langileak kontratatzea izan zen bertan jarritako baldintzatako bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa