'Maspalomas' filma grabatzen dabiltza Urduñan

Elene Abaroa Zorrozua 2024ko abe. 9a, 15:30

Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga 'Maspalomas' filmaren grabaketan.

Moriarti ekoiztetxearen seigarren film luzea izango da.

Morarti ekoiztetxea Maspalomas filma grabatzen ari da Urduñan. Ekoiztetxearen seigarren fikziozko film luzea da eta Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregik zuzenduko dute. “Pelikulak Vicenteren, adineko gizon homosexual baten, bizitza kontatzen du. Adinekoen egoitza batean sartzen denean, armairura itzultzea erabakiko du”, azaldu dute ekoizleek. 

Jose Mari Goenagak idatzi du gidoia eta ildo intimista duen filma dela aurreratu dute . “Maspalomas konfinamendu psikologiko eta identitate ezabatuen inguruan hausnartzeko pelikula bat da” adierazi du gidoilariak. Jose Ramos Soroiz, Nagore Aranburu, Kandido Uranga, Zorion Egileor eta Kepa Errazti aktoreak dira filmeko protagonistak. Miren Gaztañaga aktoreak ere parte hartuko du, Aiaraldea Komunikabideari aurreratu zionez. 

Euskal Herriko eta Kanarietako hainbat lekutan grabatuko dute pelikula, eta egunotan Urduñan dabiltza grabatzen. 

Hainbat pelikulen eszenatoki

Urduña hainbat ikus-entzunezkoen eszenatoki bihurtu da azken urteetan. 2020. urtean Alardea telesaila grabatu zuten. Iaz El bus de la vida filmaren eszenatoki bihurtu zen hiria eta aurtengo otsailean Julio Medem zuzendaria bertaratu zen Ocho pelikularentzat eszenatoki bila. Horrez gain, Alex de la Iglesiak ekoiztutako Los Muertimer filma ere grabatu dute bertan udan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide