Zozketan parte hartu nahi?

Aiaraldea Komunikabideak erabiltzaileei informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatutako ekimenetako bat da zozketa.

Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte eskaintza bakoitzean; hau da, izen-abizen bakoitzak zenbaki bakarra ordezkatuko du zozketa poltsan.

Produktu edo zerbitzuren bat zozketatu nahi baduzu, edo bestelako zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez erredakzioa@aiaraldea.eus.


Xabier Santxotenaren 'Agotak' liburuaren zozketa

Xabier Santxotenaren 'Agotak' liburuaren zozketa

Xabier Santxotenak argitaratutako Agotak liburuaren zozketa egingo du Airaldea Komunikabideak

Zozketa data: Apirilaren 19a, 15:00etan

Epea: 2024/04/19 15:00 Parte hartu!

Korrikaren produktu sorta

Korrikaren produktu sorta

Dotore parte hartzeko aurtengo Korrikan, Aiaraldea Komunikabideak AEKren egitasmoaren produktu sorta zozkatuko du: kamisetak, ikurrak, izerditzeko jertsea, giltzatakoak...

Sariduna: Naiara Otaola

Amaituta

Arkaitz Eskuza eta Iker Larrazabal Aretako frontoian ikusteko sarrera bikoitza

Arkaitz Eskuza eta Iker Larrazabal Aretako frontoian ikusteko sarrera bikoitza

Arkaitz Eskuzak eta Iker Larrazabalek pilota partidak izango dituzte ostiralean Aretako frontoian 22:15etik aurrera. Binakako Serie B Txapelketako finalerako txartela izango du jokoan Eskuzak, Larrazabalek jadanik lortu duena.

Sariduna: Nekane Renteria

Amaituta

Errigorako udaberriko kanpainako produktuen bi sorta

Errigorako udaberriko kanpainako produktuen bi sorta

Errigora ekimenak udaberriko kanpaina abiatu zuen otsailaren amaieran eta martxoaren 13an amaituko du. Nafarroako Ager zonaldeko uzta ekologikoak eta arruntak utzitako produktuak saltzen dituzte egitasmo horren bidez: tomate frijitua, pasta, kontserbak (orburuak, zainzuriak, kardua, piperrak, menestra...), ardoa, olioa...

Zozketa: Martxoaren 13an, 15:00etan

Amaituta

'Amaraun' dantza eta bertso ikuskizunerako sarrera bikoitza

'Amaraun' dantza eta bertso ikuskizunerako sarrera bikoitza

Amaiur Luluaga eta Oihana Iguaran Bilboko Itsasmuseumean arituko dira martxoaren 20an 19:30ean dantza eta bertsolaritza uztartzeko.

AMAraun honek berrikuntza txiki batzuk dakartza, orain arte aurkeztu duten sorkuntza arrakastatsuarekin alderaturik. Ez aurreikusi dantza ikuskizun bat, ez espero bertso emanaldi bat; hau bidaia bat da. Bidaia hipotetiko bat amatasunean zehar. Bidean, gorputzak, ahotsak, dantza eta bertsoa gurutzatu zaizkigu. Eta amatasunak ere gurutzatu gaitu.

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizuna da. “(Ama) izan ala ez izan” erabakitik abiatuko da emanaldia, eta horrek amatasunaren esperientzia batzuk agertzeko bidea eskainiko digu, ezagutzen ditugun ereduen eta gustatuko litzaizkigukeen ereduen arteko joan-etorrian. Enpatia eta aitortza ariketa bat amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko.

Guk kanpotik begiratu nahi diogu, (ama) izan edo ez erabakitzerakoan eragiten duten faktoreak aletuz, zalantza arakatuz eta amatasuna alaba gisa ere hausnartuz, gure amei parez pare begiratzera ausartuz, eurek egindako lanaren kontzientzia hartuz. Begirada berritzaile hori da
gure ekarpena, kalean eta gorputzean puri-purian daukagun eztabaida honetan.

Sariduna: Iratxe Letona

Amaituta

'Sarri min ematen du akordatzeak' ikuskizunerako hiru sarrera bikoitz

'Sarri min ematen du akordatzeak' ikuskizunerako hiru sarrera bikoitz

Terminal T2 aretoan egongo dira martxoaren 22an Joseba Sarrionandia eta hainbat gazte oholtzan. Ibarrekolandako Batxilergo artistikoaren ikasleak Joseba Sarrionandiaren unibertsoan murgildu dira eta sormen lan ikusgarri bat ondu dute. Teatroa, dantza, poesia, musika… uztartuko dituzte eszenan. Iurretako poeta bera ere izango da gazte haien artean. 

Nor da poeta heldu berria? Nondik dator? Zerk ekarri du bueltan? Badago joan zena etorri egin dela esaterik ala oraindik ere joanean dabil? Badago inoiz itzultzerik? Zer dakar bere poltsiko zulatuetan? Non egon da? Nola egon zitekeen han hona nahi zuena? Zein izan da bere bidaia? Zerk bultzatu zuen joatera? Zergatik? Zein da bere jatorria? Badu aberririk ala ez den herrialde baten kartografoa da? Zein da darabilen hizkuntza mendre hori? Hizkuntza horretan ba al da esna-kantarik?

Nor da heldu berria? Oraingo hau al da orduko hura? Eta gu? Bagara ginena?  Bagara ginenak? Ikusten duena da gogoratzen zuena? Zer du gogoan poetak? Eta guk, zer dugu guk gogoan? Zer oroitzen dugu? Akordatzen gara ala akordatu barik bizi gara? Ba al gara ezer oroimenaz besterik? 

Ikuskariaren soinu banda osatzeko Eñaut Elorrieta, Ken Zazpi, Berri Txarrak, Mikel Laboa, Xendarineko ahizpak, Hiru Leike, Iñigo Muguruza, Andoni Basterretxearen… kantak erabili dituzte.

Ongi etorri Bilaka mundu fantastikora. Iparraldean dugun dantza talderik nabarmenetako baten bisitaldia da. Orain kolektibo honek euskal mitologia hartu dute sormen iturri. Beraz, iñauteriko errituak, kondairak, legendak eta beste istorio batzuk dira dantza pieza honen osagaiak. Taldearen ibilbideari jarraituz, dantza garaikidea burutzen dute euskal sustraietatik abiatuz.

“Izena duen guztia bada”. Lau dantzarik eta musikari batek liluragarriak zein izugarriak diren hamaika pertsonaia bitxi taularatzen dituzte. Dantza sorkuntza honetan gorputzen mugimenduak, musika zuzenean eta jantziak uztartzen dira, gure irudimen kolektiboa osatzen duten ipuin eta kondairak berrikusiz.

Mathieu Vivierren zuzendaritzapean Bilaka kolektiboak urrats berri bat eman du gure iruditeria berria sortzeko bidean. Proposamen artistikoa ahalik eta gertuen gozatzeko prestaturik dago, horregatik ikusleak ikuskariaren inguruan jarriko dira. Sorkuntza hau ikusle guztientzat da.

Sariduna: Nekane Aginako

 

 

Amaituta

'Mitologia txikiak' dantza ikuskizunerako sarrera bikoitza

'Mitologia txikiak' dantza ikuskizunerako sarrera bikoitza

Arthur Barat, Bilaka Kolektiboa, Ioritz Galarraga, Oihan Indart, Vianney Desplantes eta Zibel Damestoy dantzariek Bilboko Alondegian aurkeztuko dute martxoaren 19an dantza ikuskizuna.

Ongi etorri Bilaka mundu fantastikora. Iparraldean dugun dantza talderik nabarmenetako baten bisitaldia da. Orain kolektibo honek euskal mitologia hartu dute sormen iturri. Beraz, iñauteriko errituak, kondairak, legendak eta beste istorio batzuk dira dantza pieza honen osagaiak. Taldearen ibilbideari jarraituz, dantza garaikidea burutzen dute euskal sustraietatik abiatuz.

“Izena duen guztia bada”. Lau dantzarik eta musikari batek liluragarriak zein izugarriak diren hamaika pertsonaia bitxi taularatzen dituzte. Dantza sorkuntza honetan gorputzen mugimenduak, musika zuzenean eta jantziak uztartzen dira, gure irudimen kolektiboa osatzen duten ipuin eta kondairak berrikusiz.

Mathieu Vivierren zuzendaritzapean Bilaka kolektiboak urrats berri bat eman du gure iruditeria berria sortzeko bidean. Proposamen artistikoa ahalik eta gertuen gozatzeko prestaturik dago, horregatik ikusleak ikuskariaren inguruan jarriko dira. Sorkuntza hau ikusle guztientzat da.

Sariduna: Gurutze Urquijo

Amaituta

'Bihar, atzo, gaur, bihar' ikuskizunerako bi sarrera bikoitz

'Bihar, atzo, gaur, bihar' ikuskizunerako bi sarrera bikoitz

Alaia Martin, Amaia Agirre, Iban Zaldua, Ibil bedi taldea eta Miren Artetxe Guggengeim Museoko entzungelan egongo dira martxoaren 17an 12:30ean.

Iban Zalduari eskatu diote geroari begira jartzea eta horren ondorioz “Bihar, atzo, gaur, bihar” ipuin originala sortu du. Idazkia abiapuntua da ikuskizun hau ontzeko. Testu literarioarekin batera bi bertsolari (Alaia Martin eta Miren Artetxe), gai jartzaile bat (Amaia Agirre) eta musika talde bat (Ibil Bedi) arituko dira eszenan. Etorkizunari buruzko ipuin hau kate begi bat da orain arte Loraldiaren edizio guztietan lotu dugun amaiera ekinaldian. Bertan literatura, musika eta bertsolaritza uztartzen dira eta datorren geroari begira paratzen gara. Geroa eta oraina gurutzatzen diren lekua izango da berriro ere Guggenheim Bilbao Museoaren auditorioa.

Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.

Saridunak: Josu Garaio, Enartze Larrakoetxea

 

Amaituta

'Erresiñula Kantari' kontzerturako bi sarrera bikoitz

'Erresiñula Kantari' kontzerturako bi sarrera bikoitz

Erresiñula kantari Jean Mixel Bedaxagar kantariak plazaratu duen azken musika-lana da eta Bilboko Itsasmuseumean aurkeztuko du martxoaren 16an 19:30ean. Diskoa udazken aldean kaleratu zen eta Loraldiako kontzertua aukera paregabea da Urdinarbeko sortzailearen azken sorkuntza ezagutzeko. Hiru hamarkada darama Zuberoako lurrari lotuz kantari eta hauxe da seigarren lana. Dantzari, txirula jotzaile eta kantari: ordena horretan garatu da artista gisa Bedaxagar eta gure ekialdeko ahozko tradizioaren ordezkari nagusietako bat bihurtu da.

Herri musikariaren funtzioak betez gain, Xaho pastorala idatzi zuela gogora ekarri behar dugu. Kulturgile aktibo honek ez du gehiegi Hegoaldeko eszena zapaltzen eta oraingoan Juan Mari Beltran eta Errege Belda musikariak izango ditu eszenako kide.

Kantaldiaren erreportorioa horrela definitzen du sortzaileak: “Etxahun Barkoxe eta Etxahun Iruri, Phetiriri Phoiü, Queheille, Pette Etxekopar Lezarte bai eta Xalbador, kantore eta müsika sorzale, ala kantari eta bertsulari, kreazale herrikoi ezezagünak, denak bildüma hontan nahi nüntüke ohoratü.”

Bere ttipian, Zuberoak Euskal Herri osoa aho bete hortz uzteko moduko kultur produkzioa du. Horrela, Bedaxagar azalduko da Bilbon, liluratuko gaituzten doinuak kantatzera.

Zozketa: Yolanda Diego

 

Amaituta

'Ai gure Juaneteak!' ikuskizunerako sarrera bikoitza

'Ai gure Juaneteak!' ikuskizunerako sarrera bikoitza

Patxo Telleriak, Adiran Garcia de los Ojosek eta Maider Lópezek martxoaren 15ean 19:30ean Bilboko Itsasmuseumean estreinatuko dute lan hau.

Ai gure juaneteak! ikuskari eszeniko hibridoa da, hitzak eta musika uztartzen duena. Tauletan aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Lanaren testua Mikel Laboaren zenbait kanten berrinterpretazio erabatekoa da. Gaur egungo begiradatik “Hegazki errariak”, “Izarren hautsa”, “Bedeikatua”, Negu hurbila”, “Lili bat”, “O Pello, Pello”, “Haika mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”… kantuak izango dira aztergai.

Gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatiak direlako, Patxo Telleriak, lan honen dramaturgoak eta aktoreak, berkodifikatzeko eta berregituratzeko ausardia hartu du. Hitzak eta melodiak ikuspuntu berrietara eramateko ahalegina egingo dute. Bide berrietatik abiatuko dira desegituratze eta desitxuratze erradikalarekin. Artze, Lete, Sarrionandiaren letrak piztuko dira fokopean eta euren melodiak ere ildo garaikidetatik abiatuko dira.

Zumeta ere ez da faltako estetika arloan. Horrela, orain dela 50 urteko sentikariaren aurkikuntza estetiko eta eszeniko batzuk (Baga, biga, higa sentikaria, esate baterako) berrerabiliko dituzte. Estreinaldi mundiala da.

Sariduna: Joxe Blanco

Amaituta

Neomak taldea ikusteko sarrera bikoitzaren zozketa

Neomak taldea ikusteko sarrera bikoitzaren zozketa

Neomak taldeak kontzertua eskainiko du martxoaren 14an Bilboko Arriaga Antzokian 19:30ean. Gainera, sarrera honek aukera emango du Agurtzane Intxaurragaren solasaldian parte hartzeko.

Neomak orain arte ezarritakoarekin haustera dator, tradiziotik datozen kontu zaharrak, kanta berri bilakatu eta zuen barrenak astintzera dator.

Zazpi emakumeren ahotsak, sorginkeriaz betetako doinuak, pandero eta dantzak. Tradiziotik edaten duen proposamen artistikoa, baina irakurketa garaikidea eta taularatze berritzailean.

Txikitatik musikan jardun duten sortzaileak dira. Aurrez Kepa Junkerarekin “Sorginak” izenpean ibiliak, orain euren proiektu propioa martxan jarri dute.

Taldearen izen bera (Neomak) aukeratu du taldeak euren estreinako lanari izena emateko, grezieraz “ilargi berriak” esan nahi duen hitza.

Soinu organikoak teknologia berriekin naturaltasunez nahasten dituzte. Aske, nahi dutena sortuz eta erakutsiz, trikitixa tradizionala elektronikaz busti dute, entzulea dantzan jartzeko asmoz. Kontzertu soil bat ez ezik, ikuskizun osatu bat eta zentzumen guztiak piztuko dituen esperientzia bereizgarria ere izan nahi du.

Sariduna: Jone Cormenzana

Amaituta

'Hiria lokatzetan' zuzeneko podcast grabaketarako sarrera bikoitza

'Hiria lokatzetan' zuzeneko podcast grabaketarako sarrera bikoitza

Miren Amurizak, Miren Narbaizak, Ainara Lasak, Amagoia Gurrutxagak, Idurre Eskisabelek, Lizar Begoñak eta Lorea Agirrek Guggenheim Museoan grabatuko dute zuzenean lehenengo aldiz Lokatza saioa martxoaren 10ean 12:30ean.

Hiria eta landa, landa eta porlana, porlana eta arbolak, arbolak eta irlak, irlak eta kaleak, kaleak eta jendeak, jendeak eta erdi jendeak, erdi jendeak eta kontrola, kontrola eta turistak, turistak eta paisaiak, paisaiak eta hizkuntzak, hizkuntza eta hiria, hiria eta euskaldunak, euskaldunak eta euskal hiria, hiria eta bere lokatzak.

Hiria lokatzetan jarriko dute Lokatza podcastaren egileek, lehen aldiz zuzenean eta jendearen aurrean. Hiria zeren gainen eta zeinen bizkar eraikitzen den pentsatzeko proposamen hausnartzaile eta sormenezkoa izango da. Narratzaile batek harilkatuko duen narrazioak, Ainara Lasaren irudi iradokorrek eta Miren Narbaizak propio sortuko duen soinu paisaiak hiriaren barne mundura eramango gaitu. Tartean izango dira poemak eta bertsoak eta lekukoak.

Lokatza podcastak, euskara eta feminismoa gurutzatzen diren lur-muga horretan oinarri hartuta, kontatu nahi du egungo mundua; lokatzetan jarri, hau da, barreneko korapiloak argira atera. Eta horregatik sintonia Lourdes Iriondoren ‘Hala ere’ kantuaren bertsio berritu bat da, “nabilelako nago hain zikin” kantatzen duena. Gogoeta eta sormena, biak uztartzen ditu, narratiba berrien bideak esploratzeko bokazioz eta horregatik Espainiako Ondas sari bat eskuratu zuen 2022an.

Saridunak: Gartzen Garaio

Amaituta

Basabi taldearen kontzerturako hiru sarrera bikoitzen zozketa

Basabi taldearen kontzerturako hiru sarrera bikoitzen zozketa

OMA lana aurkeztuko du Basabi taldeak Campos Eliseos Antzokian martxoaren 9an 19:30ean.

Urdaibaiko Biosfera Erreserban aurkitu du Basabi taldeak hirugarren musika lanaren sormen abiapuntua. Leku honetako magia inspirazio iturri du taldeak eta konposatutako musikari Oma jarri diote izen. Inguru horretan industria aurreko aztarnak daude, hala nola Bolunzuloko errotak, Agustin Ibarrolaren baso margotua, Santimamiñeko haitzuloetako labar-pinturak, Arrolako kastroa eta Gastiburuko santutegia.

Taldea boskote bihurtu da proiektu honetarako eta musika klasikoko, txalapartako eta elektronikoko elementuak uztartzea erabaki du. Naturari eta egungo egoerari buruz gogoeta bat egitera gonbidatzen gaituen proposamen artistikoa da. Bederatzi piezetan zehar, kanpoko espazioetan gizakiaren esku-hartzea irudikatzen duten soinu-paisaia berriak arakatzen dituzte, sustrairik folklorikoenetatik eta klasikoenetatik aldenduz.

Emeki eta Kronos plazaratutako aurreko bi lanen ondoren, Oma datorkigu eszenara. Bailara liluragarri horren bidetik doan musika esperimentazio eder eta erakargarria. Shostakovichetik Kraftwerkerainoko erreferentziak dituen lan dotorea.

Sariduna: Aitziber Martinez Tamayo

Amaituta

'Gorputzaren atzean' ikuskizunerako hiru sarrera bikoitzen zozketa

'Gorputzaren atzean' ikuskizunerako hiru sarrera bikoitzen zozketa

Martxoaren 6an 19:30ean Bilboko Alondegian Ainhoa Artetxek, Enrike Hurtadok, Izarne Oyarzabalek, Josu Rekaldek eta Katixa Agirrek dantza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen lana aurkeztuko dute.

2050. urtetik aurrera ohikoa bihurtu zen denok biki digital bat edukitzea, erreplika birtuala, ingurune digitalean gizakiaren itxura, jokaera eta are kontzientzia imitatutako zuena. Xulop biki digital horietako bat da. Polux bere giza originalarekiko lotura eten egin da. Datu ugari galdu ditu, baina badu bere aurreko bizitzaren oroimenik. Ezerezean galdu nahi ez eta bere giza originalaren bila abiatuko da, bere bizitzaren zentzuaz eta norabideaz hausnartzen duen bitartean.

Gorputzaren atzean dabil Xulop. Baina gorputzaren atzean, zer dago? Arima? Proiektu hau hainbat diziplina artistiko uztartuko dituen dispositibo bat izango da, zuzeneko dantza, antzezpena, ahotsa eta musika, aurretik grabatutako ikus-entzunezko proiekzioekin nahastuko duena.

Ikuskari-artefaktu digital honetan Xulopen istorioa kontatuko da. Xulopen bidaia gorputzaren bila. Non da Polux? Zer da orain Xulop? Memoria hautsia? Zer da Pulox bera? Mamua? Gorputzaren atzean zer dago? Arima? Zuzeneko ikuskarian dantza, antzezpena, ahotsa, musika eta ikus-entzunezko proiekzioak uztartuko dituzte.

Istorio bera Interneteko formatuan ere eskuragarria izango da, bideo sorta baten bidez. Baita sare sozialetan ere presentzia propioa izango du.

Saridunak: Iratxe Letona, Zutoia Latatu, Aitziber Martinez

Amaituta

Sustraien matxinada ikuskizunerako sarrera bikoitza

Sustraien matxinada ikuskizunerako sarrera bikoitza

Martxoaren 5ean Bidebarrieta liburutegian 19:00etan Garikoitz Mendizabal, Gorka Hermosa, Leire Bilbao, Nerea Arrien eta Toti Martinez de Lezea batuko dita musika eta literatura koktela eskaintzeko.

Garikoitz Mendizabalek eta Gorka Hermosak proiektu berri bat plazaratu dute. “Sustraien Matxinada” ikuskariak tradizioa eta modernitatea korapilatzen ditu euskal kulturaren XXI. mendeko ikuspegi berri bat bilatuz. Honetan, folklorea, jazza eta musika klasikoa uztartzen dituzte. Bide berritzailetatik abiatzen dira askatasun osoz.

Bi musikariak ez datoz bakarrik. Haiekin batera hiru idazle igoko dira eszenatokira. Leire Bilbao, Nerea Arrien eta Martinez Toti de Lezea itzal luzeko sortzaileek testu eta poemak aukeratu dituzte musikarekin partekatzeko.

Garikoitz Mendizabal txistularien artean erreferenteetako bat da. Gorka Hermosak, berriz, azken bost urteotan mundu osoko berrogei orkestrekin kolaboratu du. Biak ala biak musika sortzaile apartak eta emankorrak. Idazleei dagokienez izenak ere oso deigarriak dira. Leire Bilbaok, hain zuzen, 2022an Haur eta gazte literaturako Euskadi Saria eskuratu zuen. Beste aldetik, Nerea Arrienek hainbat sari ere eskuratu ditu: Lizardi saria, Julene Azpeitia, Gabriel Aresti eta Xabier Lete poesia saria, besteak beste. Toti Martinez de Lezeak, berriz, oihartzun handia sortu du nagusientzako nahiz gazteentzako idazlanekin.

Sariduna: Nerea Iglesias

Amaituta