Aiaraldea Komunikabideak erabiltzaileei informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatutako ekimenetako bat da zozketa.
Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte eskaintza bakoitzean; hau da, izen-abizen bakoitzak zenbaki bakarra ordezkatuko du zozketa poltsan.
Produktu edo zerbitzuren bat zozketatu nahi baduzu, edo bestelako zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez erredakzioa@aiaraldea.eus.
Janire Etxabe
Dantza bertikalaren eremuan aritu da buru belarri 2017. urtetik aurrera. Antxine dugu azken sormena eta berriro ere ikuslea harritzeko eta hunkitzeko gogoarekin eszenaratuko du festibalean. Performance honek arte plastikoak eta dantza bertilaka uztartzen ditu.
Emakume bat burukoa jantzita eszenan dago. Haren bizi-zikloaren bidean duen karga emozionalari eta kulturalari erreparatzen dio. Sinbologiaz aldatzen joango da eta objetuek protagonismoa hartuko dute.
Emakumea bertan jaioko da, babestuko da, eta bertatik isuriko ditu ahotsa, odola, izerdia eta bizia. Soinu-eremuan, ttun-ttuna edo xirula bezalako doinu tradizionalak soinu industrialekin uztarutuko dira.
Jose Pablo Arriagak sortu ditu objektuak eta Paula Olazek soinu-espazioa.
Emanaldiaren ondoren solasaldia izango dugu.
Sariduna: Ixiar Garcia
XABIER ZEBERIO, IÑAR SASTRE, AITOR ETXEBARRIA eta EÑAUT ZUBIZARRETA
“Intimista, pausatua eta barea, sakona eta era berean lebitatzailea, emozioen ertzak kilimatu eta leuntzen dituen lan biribila da Pause”. Horrelaxe definitzen du Harkaitz Canok Xabier Zeberiok egin duen lehen lan bakarka. “Atmosfera hori egiten da atrezzo soiletik eta gure arretaren erdigunean ipintzen da: lanbroz ehundutako animo egoera horiek inguratu eta gatibatu egiten gaituzte oharkabean, eta jada ez dugu giro horretatik irten nahi.”
Donostiako idazleak jarraitzen du: “trikimailurik gabeko zirrara. Aitor Etxebarriaren lemak behelainoz bildutako bibrazioa eman dio ontziari. Iñar Sastreren pianoak seinalatu eta askatu egin ditu kostaldeko paisajearen korapiloak.”
Eszenan lau musikari handi elkarrekin arituko dira. Xabi Zeberio proiektu honen lemazainak nyckelharpa, biola eta biolina eskuetan. Inar Sastre pianoan. Eñaut Zubizarreta Celloari ekingo dio eta bukatzeko Aitor Etxebarria, gaurko musika garaikidea maisua, teklatu diseinu sonoro eta elektronikaren gidaria izango da.
Sariduna: Nerea Iglesias
Edorta Jimenez, Rafa Rueda, Amaia Agirre, Oihana Arana, Ane Labaka
Edorta Jimenezi eskatu diogu etorkizunari begira jartzea eta horren ondorioz narrazio original bat sortu du. Idazkia abiapuntua da ikuskizun hau ontzeko. Testu literarioarekin batera bi bertsolari (…), gai jartzaile bat (Amaia Agirre) eta musikari bat (Rafa Rueda) arituko dira eszenan. Etorkizunari buruzko narrazio labur hau kate begi bat da.
Orain arte Loraldiaren edizio guztietan arrakastatsu samar izen dena. Bertan literatura, musika eta bertsolaritza uztartzen dira eta datorren geroari begira paratzen gara. Geroa eta oraina gurutzatzen diren lekua izango da berriro ere Guggenheim Bilbao Museoaren auditorioa.
Sariduna: Amaia L M
HAATIK DANTZA KONPAINIA
Aiert Beobide, zuzendaria; Jone San Martin, koreografoa; Manu Gaine, soinua.
“Herri Gogoa” 1967an sortu zen zigilu diskografikoa da. Bere jatorria euskal kantu berriari estuki lotuta dago, bereziki “Ez Dok Amairu” taldeari. Haatik dantza konpainiak “Herri Gogoa” estudio-diskografikoa hartzen du abiapuntu eta diskoetxe horrek islatu zuen mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortzen da.
Zentsura zela eta, zigilu hori ez zen inoiz ofizialki existitu, baina berrehun disko baino gehiago argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin. Ehunka herritarren laguntza finantzarioari esker, proiektuak bizia hartu zuen.
“OTS” dantza garaikideko lan soil bat baino gehiago da; oroitzapenak asetzea, harritzea, gogora ekartzea eta, batez ere, mugimendu hark herri-kontzientzia bultzatzeko eta artea herriari hurbiltzeko izan zuen beharra transmititzea du helburutzat. Beste legatu baten gainean eraikitako ondarea, hain zuzen. Oinarria diskoetxe bat izanik, musika sortzeko lanean bertako doinuetan murgildu nahi dugu. Biniloak eskaintzen duten gordintasuna agertzeko eta era berean baita ikuskizun garaikide bat sortu.
Sariduna: Josu Garaio Ellakuria eta Miren Mendia Landa
HIRU TRUKU, ANARI, MICE – MIREN NARBAIZA, RAFA RUEDA, TAPIA TA LETURIA
Ikuskari honen bidez, Euskal Herrian aritzen diren soinu teknikari guztiak omendu nahi ditugu.
Jonan Ordorika iazko udan joan zitzaigun bat-batean. Kolpe latza izan zen euskal musikagintzan. Musikazale amorratua eta gurean izan dugun soinu teknikari emakorren eta maitatuenetako bat. Agertokietan nahiz estudioko mahaian langile porrokatua eta kontaezinak dira berarekin lan egin duten musikariak. Azkarate herrian Argiñenea baserrian zuen grabazio-estudioa. 1991. urtean Angel Katarainekin eta Amaia Apaolazarekin batera zabaldu zuten aipatutako grabazio-estudioa.
Itzalpean lan egiten zuen sortzaile apala izan da baina ezinbestekoa euskal musikagintzako hainbat ekoizpenen kalitatea ontzeko. Bere ekimenaz, 2014an, Lou Reeden kantak euskarara ekarri zituzten hainbat musikarik. Mila Esker izeneko lanean. Iparamerikar sortzailearen bisitaldia ere izan genuen Ordorikaren eskutik.
Loraldian sarritan izan dugu Jonan lanean soinu teknikari. Aitorpena merezi zuen eta hona hemen prestatu dugun ikuskizun handia. Bertan hamaika musikari lagun batuko dira eszenan.
Sariduna: Aitor Basterra
Aiaiai Aiaraldeko irrintzi taldearen eta Erraiak dokumentalaren emanaldia ikusteko bi sarrera bikoitzaren zozketa.
Irabazleak: Eguzkine Sautua Urtiaga eta Rakel Olabarria Sautua.
Binakako Serie B Txapelketako finalerdien kanporaketa Orozkoko kiroldegian jokatuko dituzte Egiguren V–Bikuña eta Salaberria–Gaskue bikoteek alde batetik eta Zubizarreta III–Morgaetxebarria eta Senar– Eskiroz bikoteek bestetik.
Sariduna: Pablo Arbaiza Rubiera
Sormen Beken Jaialdia egingo da datorren larunbatean (otsailak 22) Faktorian. Kultur Faktoriako sormen bekak irabazi zituzten sortzaileek prestatutako lanak ikusteko aukera egongo da bertan, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du ikuskizun sortaz gozatzeko.
Zozketaren data: Otsailak 21, ostirala, 15:00etan
Irabazleak: Irabazlea: Esti Bilbao Galdeano
"Pleibak" eleberria argitaratu du Miren Amuriza Plaza bertsolari eta idazleak duela oso gutxi. Liburuaren aurkezpen sozial artistikoak egiteari ekin zion 2024ko abenduaren 1ean Berrizen (bere jaioterria), eta emanaldi gutxi batzuk eskainiko ditu Miren Narbaiza (Mice) musikaria eta Oihana Bartra zein Alaia Martin bertsolariak bidelagun. Faktorian egongo dira otsailaren 16an 18:00etan eta sarrera bikoitza zozketatu du Aiaraldea Komunikabideak.
Zozketa: Otsailaren 7an, 14:00etan
Irabazlea: Gaizka Aldama Gonzalez
Azaroaren 23ko Arte Eman Festa erakusketa-jaialdiaz gozatzeko sarrera bikoitz baten zozketa egingo du Aiaraldea Komunikabideak.
Zozketa data: Azaroaren 22a, 15:00etan
Urriaren 24tik azaroaren 14ra luzatuko da ouzolan-ariketa erraldoi honeton Agerreko —alegia, Nafarroa erdi eta hegoaldeko— produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.
Aiaraldea Komunikabideak hiru saski zozkatuko ditu parte hartzaile guztien artean.
Saridunak: Ana Montiel, Jose Ramon Angulo, Roberto Gonzalez
Azaroaren 3an egingo dute Gorobel Ibilaldiaren XXXVIII. edizioa. Aiaraldea Komunikabideak, Mendiko Lagunak taldearekin lankidetzan, Gorobel ibilaldian parte-hartzeko bi izen emate zozkatuko ditu.
Zozketaren data: Joseba Ibarluzea Salvador

Irailaren 29an, arratsaldeko 18:00etan, Maialen Lujanbiok RR Errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzunezkoa eskainiko du Faktorian. Hitzez eraikitako errezitaldia da, hizkuntza du lehengaia eta erregistro desberdinetan erabiltzen da: hotsak, testu idatziak, hitz esanak, bertsoak eta abar. Soinu pregrabatuekin eta pantailako proiekzioekin interakzioan osatzen da emanaldia. Aiaraldea komunikabideak sarrera bikoitza zozketatuko du.
Zozketa: Unai Olabarria
Aretako jaien egitarauaren barruan egiten den trailean parte hartzeko dortsala zozkatuko du Aiaraldeak. Zehazki, uztailaren 27an izango da proba, 18:00etan.
Zozketa: Uztailak 18, 15:00etan
Maider Ramirez Martin laudioarrak itzulitako Girgileria olerki liburuaren ale bat zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak.
Irabazlea: Iraide Ortiz Martinez