Zozketan parte hartu nahi?

Aiaraldea Komunikabideak erabiltzaileei informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatutako ekimenetako bat da zozketa.

Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte eskaintza bakoitzean; hau da, izen-abizen bakoitzak zenbaki bakarra ordezkatuko du zozketa poltsan.

Produktu edo zerbitzuren bat zozketatu nahi baduzu, edo bestelako zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez erredakzioa@aiaraldea.eus.


Nøgenen kontzertu berezia

Nøgenen kontzertu berezia

Hamarkada bateko ibilbidea ospatzeko, Nøgen taldeak hitzordu berezi eta hunkigarri bat proposatzen dizu: Arriaga Antzokian eskainiko duen kontzertu berezia. Talde donostiarrak bere hamargarren urteurrena ospatuko du ohiko freskotasuna isladatuko duen emanaldiarekin.

Folk-pop kutsu anglosaxoiekin abiatu zen proiektu hura euskal musika eszenaren erreferente bilakatu da urte hauetan, eta orain, heldutasun artistiko betean, bere esentziari leial jarraitzen dio, ahots eta harmonien indarra, istorio zirraragarriak eta energiaz beteriko zuzenekoak eskainiz.

Nøgenek emanaldi berezi bat dakar Arriaga Antzokira, emozioz eta musikaz uztartutako bidaia bat partekatzeko asmoz. 

Sariduna: Maria Arana.

Amaituta

'Lotaldia' emanaldia

'Lotaldia' emanaldia

Peru Magdalenaren kontaketa poetikoa eta Ibonrg-ren lo-kantakekin osaturiko emanaldi goxoa. Eremu zainduan etzan, entzun, eta gogoak bidaiatu dezan gonbita. Lo ere egin daiteke.

2024an Lo-kantak disko-liburu artistikoa kaleratu zuten Peru Magdalena idazleak, Miren Asiain Lora ilustratzailek eta Ibonrg abeslariak.
Espresuki sortutako lo-kanta horietatik tiraka, entzunkizuna ondu dute.

Magdalenak idatzitako lurretako lo-kantak, haizetako lo-kantak, uretako lo-kantak eta zuretzako lo-kantak abesten ditu ibonrg-k a capella, belarriak kulunkatzeko aretoko goxotasunean. Entzuleak abestiez onirikoki gozatu eta barne bidaia bat egiten du, posible balitz lo ere egiteraino.

Oharrak: 

  • Emanaldi hau etzanda izango da eta ortozik. Estera edo manta bat ez baduzu ekartzen, Loraldiak utziko dizu. Oinak babesteko nahi duzuna ekar zenezake.
  • Adin guztietako ikuskizuna da.

Emanaldiaren data eta lekua: Martxoaren 16an, 19:30ean, Itsasmuseumean.

Amaituta

Verde Pratoren kontzertu berezia

Verde Pratoren kontzertu berezia

Euskal kantutegia berritzen ari diren artista gazteen belaunaldi berri baten erakusle da Verde Prato. Ohikoak ez diren bideetatik ari da sortzen etorkizunari begira, baina iragana ahaztu barik. 

Horregatik, kontzertu honen atal nabarmena izango dute Euskal Rock Erradikala etiketa daramaten hainbat kantek. Verde Pratok berak miresten dituen laurogei hamarkadan sorturiko abestiak dira: Pakean utzi arte (Hertzainak), Zu atrapatu arte (Kortatu), besteak beste. Belaunaldi baten erreferentziak izan ziren kanta hauek mundu propioetara eramango ditu, ikuspegi berri eta femeninoagoa agerian utziz.

Verde Prato neofolk izeneko eremuan kokatzen dute adituek. Proiektu honen atzean Ana Arsuaga artista dago. Feminismoa, askatasuna, bakardadea eta natura bezalako gaiak jorratzen ditu haren sormenetan. Munduan zehar ibili da azken aldi honetan, Kanada, italia, Herbehereak… herrialdeetan zehar bira bat plazaratu berri du. 

Lasaitasuna eta gozotasuna islatzen dituen paisaian eroso aritzen da. Euskal musikaren esperimentazio arloan eta abangoardian kokatzen den kantaria da.

Sariduna: Leire Alonso

Amaituta

'Ikimilikiliklik. Vol 2' emanaldia

'Ikimilikiliklik. Vol 2' emanaldia

Loraldiaren produkzio berria da. Abiapuntua Mikel Laboak eta Artze anaiek, orain dela 50 urte, sortu zuten sentikaria da. 1975ean guztiz abangoardista izan zen ikuskari hura. Gaur XXI. mendeko Ikimilikiliklik aurkeztera datoz. Abangoardismoaren bidean kokatu dira eta Edurne Azkarate jarri dute lemazain. 

Imanol Agirrek gazte zelarik, originala ikusi zuen eta berriaren sustatzaileetako bat da. 70eko hamarkadaren akorduak eta gaurko asmoak uztartuko ditu berbaldi batean. Geroago tauletan ikusiko den sormenaren giltzak partekatuko ditu gerturatuko diren ikusleekin. 

Sariduna: Ixi Garcia.

Amaituta

'Ahots kordak' Eñaut Elorrieta eta Alos Quarteten kontzertu berezia

'Ahots kordak' Eñaut Elorrieta eta Alos Quarteten kontzertu berezia

Ahotsa eta sokak. Elementu horiekin arituko dira Eñaut Elorrieta eta Alos Quartet. Elkarren diskoetan askotan kolaboratu duten arren, lehenengo aldiz aurkezten dute zuzeneko proiektu bat elkarrekin: Ahots Kordak. Kontzertu bakan eta berezia izango da.

Eñaut Elorrietaren ibilbide osoa izango du ardatz nagusi emanaldiak, bere garai guztietako kantuz osatuko baita ikuskizuna, Ken Zazpitik hasi eta bere bakarkako azken laneraino, baina ez hori bakarrik. Alos Quarteten hainbat kantu esanguratsu bilduko ditu proiektuak, denak ere modu ezohiko, zaindu eta soil batean emanak: Soka laukote, ahots eta gitarraz lagunduta, eta goi mailako moldaketekin.

Musika moldaketak honako musikari handien eskuetan izan dira: Fernando Velazquez, Juan Carlos Perez, Carlos Montfort, Xabier Zeberio eta Angel Unzu.

Sariduna: Ander Cormenzana

 

Amaituta

Pilota partida profesionalak ikusteko sarrera bikoitza

Pilota partida profesionalak ikusteko sarrera bikoitza

Otsailaren 27an Serie B Binakako Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte Orozkon.

Sariduna: Maite Laburu

Amaituta

ETS taldearen “Konkista” diska zozkatuko du komunikabideak

ETS taldearen “Konkista” diska zozkatuko du komunikabideak

ETS talde arabarrak kaleratutako “Konkista” azken diskoaren ale bat zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak.

Sariduna: Junkal Angulo Martinez

 

Amaituta

"Gure jatorrien atzetik" liburuaren zozketa

"Gure jatorrien atzetik" liburuaren zozketa

Igor Castillok herriko 100 abizenei buruzko ikerketa egin eta liburu batean jaso du, tokiko historia eta ondarea berreskuratzeko eta zabaltzeko: "Gure jatorrien atzetik"

Aiaraldeak liburuaren ale bat zozkatuko du.

Sariduna: Rosana Garcia-Escudero Ulibarria

 

Amaituta

Euskaraz bizitzeko PIZKUNDEA ekitaldirako sarrera bikoitz baten zozketa

Euskaraz bizitzeko PIZKUNDEA ekitaldirako sarrera bikoitz baten zozketa

Aiaraldea Komunikabideak datorren abenduaren 27an Bilbon ospatuko den "Pizkundea" ekitaldirako sarrera bikoitza zozkatuko ditu.

Sariduna: Josune Bidarte

Amaituta

Laudio igeriketa Klubeko kamiseta

Laudio igeriketa Klubeko kamiseta

Laudio Igeriketa Klubeko kamiseta teknikoa zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak. 12 urteko gazteentzako neurrikoa da eta entrenatzeko aproposa.

Sariduna: Saioa Olabarria Saavedra

Amaituta

Arte Eman Festara joateko sarrera bikoitza

Arte Eman Festara joateko sarrera bikoitza

Arte Eman Festa antolatu du Kultur Faktoriak larunbaterako. Diziplina arteko jaialdia izango da eta Faktorian aritu diren sortzaile egoiliarrek hartuko dute oholtza, garatu duten lana erakusteko. 17:30ean hasiko da emanaldia eta Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du.

Zozketaren data: Azaroak 21, ostirala, 12:00etan

Amaituta

Joseba Irazokiren kontzertua ikusteko sarrera bikoitza

Joseba Irazokiren kontzertua ikusteko sarrera bikoitza

Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du asteazkenean, Joseba Irazokik hurrengo egunean eskainiko duen emanaldia ikusi ahal izateko. Musikari nafarrak Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II) diskoa aurkeztuko du, urrian plazaratu baitzuen. Soinu psikodelikoak eta intimoak jaso ditu Irazokik bere azken lan horretan.

 

Amaituta

Nafarroa hegoaldeko produktuz osaturiko Errigorako bi saski zozkatuko ditu Aiaraldea Komunikabideak

Nafarroa hegoaldeko produktuz osaturiko Errigorako bi saski zozkatuko ditu Aiaraldea Komunikabideak

Urriaren 23tik azaroaren 13ra arte luzatuko da Errigoraren udazkeneko kanpaina. Hiru saski mota jarri dituzte salgai eta irabazien % 25 Agerreko (Nafarroako erdialdeko eta hegoaldeko) euskalgintza bultzatzera bideratuko dituzte.

Aiaraldea Komunikabideak bi saski zozkatuko ditu: berdea eta gorria, hain zuzen ere.

Saridunak: Manuel Carnota Fernandez, Zutoia Latatu

Amaituta

'EzBerdin Berdinak' Kukai dantza taldeko ikuskizunerako sarrera bikoitza

'EzBerdin Berdinak' Kukai dantza taldeko ikuskizunerako sarrera bikoitza

Kukai dantza taldeak, musikari, bertsolari eta antzezleekin elkarlanean eta Eusko Ikaskuntzak sustatuta, esperientzia artistiko eta parte-hartzailea proposatuko du urriaren 25ean EITBko egoitzan. Euskal identitate garaikideari, euskarari eta kulturari, gizarte anitz batean bizitzeari buruzko hausnarketa kritikoa bultzatu nahi du.

Sariduna: Haizea Paris eta Jaione Pagazaurtundua

Amaituta

Arte Hartze ziklorako bono bikoitz baten zozketa

Arte Hartze ziklorako bono bikoitz baten zozketa

Zozketaren data: Urriak 17, 12:00etan

Amaituta