Aiaraldea Komunikabideak erabiltzaileei informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatutako ekimenetako bat da zozketa.
Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte eskaintza bakoitzean; hau da, izen-abizen bakoitzak zenbaki bakarra ordezkatuko du zozketa poltsan.
Produktu edo zerbitzuren bat zozketatu nahi baduzu, edo bestelako zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez erredakzioa@aiaraldea.eus.
Aiaraldea hedabideak Limpointen (Jose Matias kalea 36, Laudio) autoa txukuntzeko 2 bono zozketatuko ditu datorren ostiralean. Garbiketa "turismo" ibilgailuei bideratuta dago, eta kanpoaldea zein barruko guneak atonduko dizkiete bi saridunei. Eskaintzaren zerbitzua 43 eurotan baloratuta dago.
Zozketa data: ekainaren 2an, 12:00etan.
Saridunak: Leire Menoyo eta Amaia Mendez
Maiatzaren 27an Euskal Herria-Eskozia borrokaldia egongo da Amurrioko Bañueta kiroldegian. Aiaraldea hedabideak 5 sarrera bikoitz zozketatuko ditu erabiltzaileen artean, hots, 10 txartel.
Zozketa data: maiatzak 26, 12:00etan.
Saridunak: Leo Barañano Goitia, Aitor Mate Martinez, Antonio Fraile Garcia, Juan Antonio Garcia Lazaro, Aurea Diaz Carames
Laudioko Beldui txakolindegian bi pertsonentzako bisita gidatua eta kata barnebiltzen dute bi bono zozketatuko ditu aste honetan Aiaraldea hedabideak.
Beldui txakolindegiari buruzko informazio gehiago: http://www.beldui.com/
Zozketa data: maiatzaren 19a
Urduñako Arbieto zelaian "Pitch & Putt" kirolean aritzeko 4 lagunentzako txartela zozketatuko du Aiaraldea Gaur hedabideak. Apirilaren 30ean ate irekiak antolatuko dituzte 10:00etatik aurrera.
Apuntatzeko epea: maiatzak 4.
Zozketa data: maiatzak 5, 12:00etan.
Sariduna: Jon Llano Cantera
Larunbatean Amurrioko Burubio kultur elkartean egongo diren kontzertuetara joan nahi? Muskhum eta Iratxe Mugireren emanaldia ikusteko bina sarrera bikoitz zozketatuko ditugu.
Apuntatzeko epea: apirilak 21
Zozketa data: Apirilaren 21ean, 12:00etan.
Orozkoko Urigoitiko txorizoak dastatu nahi? Bi kutxa zozketatuko ditugu! Sorta bakoitza 25 eurotan baloratua dago, eta ondorengo produktuak barne hartzen ditu: txorizo gozoa eta pikantea, saltxitxoia eta paparra.
Apuntatzeko epea: apirilak 27
Zozketa data: apirilak 28, 12:00etan.
Saridunak: Roberto Allende eta Rebeka de Santiago Sobrado
Apirilaren 6an eta 7an zeharkatuko du Korrikak eskualdea. Aiaraldea Komunikazio Leihoak Aretan erosi du kilometroa, eta lekukoa eramateko ohorea zozketatuko du proiektuko bazkideen artean. Zita apirilaren 7an izango da, 12:38an. Aretako elizatik Jubilatuen Etxera bitarteko zatia osatuko du elkarteak.
Zozketa data: apirilaren 5a, 12:00etan.
Irabazleak: Maider Urtaran eta Txabi Ugalde
Apirilaren 1ean izango da Arabako bertsolari txapelketako finala. Saioa 17:30ean izango da Gasteizko Printzipal Antzokian. Bertan ariko da kantuan, besteak beste, Serapio Lopez baranbioarra. Harekin batera oholtzaratuko dira Oihane Perea, Asier Otamendi, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre. Gai-jartzailea, berriz, Aintzane Irazusta izango da. Aiaraldea Gaur hedabideak finala ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu.
Zozketa data: martxoak 31, 12:00etan.
Martxoaren 25ean, larunbatean, Burubion joko dute Kokein, Niña Coyote eta Chico tornado taldeek. Aiaraldea Gaur hedabideak bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu martxoaren 24a baino lehen izena ematen duten erabiltzaileen artean.
Zozketa data: martxoaren 24a, ostirala, 12:00etan
Saridunak: Ane Ortega eta Ziortza Garmendia
Herriaren pilotazale elkarteak Eskuz binakako XXI. Txapelketa antolatu du ostiralean, 18:15etatik aurrera. Gazteak, 19 urtez azpikoak eta Seniorrak lehiatuko dira Aretako frontoian eta EITBk grabatuko du.
Sarrerak lortu nahi badituzu partidak ikusteko, eman ezazu izena zozketan eta txapelketa garrantzitsu hori doan ikusteko parada izango duzu.
Otsailaren 3an Burubion joko dute Anari, Xabi Basterra eta Olatz Salvador musikariek. Aiaraldea hedabideak bina sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Otsailaren 2an 12:00etan jakinaraziko dira sariaz gozatzeko aukera izango duten bi lagunen izenak.
Deportivo Alavés eta CD Leganés 1. mailako futbol taldeek Ligako partida jokatuko dute larunbatean 18:30ean Gasteizko Mendizorrotzako zelaian.
Norgehiagoka ikusi nahi baduzu, Aiaraldea.eus-ek 4 sarrera banatuko ditu, Laudioko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz.
Parte har ezazu zozketan eta 2 sarrera eskuratzeko aukera izango duzu. Ostiralean eguerdian bukatuko da epea izena emateko.
Urtero bezala, 2013an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak izan zirenak Amurrio Antzokiko oholtzara etorriko dira urtarrilaren 6an.
Bertso saiora joateko sarrera nahi baduzu, parte hartu ezazu zozketa honetan. Parte hartzeko epea urtarrilaren 6an bukatuko da, eguerdiko 14:00etan. Jarraian jakinaraziko ditugu 4 sarreren irabazleak nortzuk diren.
ZOZKETAREN IRABAZLEAK:
- Aitor Santamaria
- Ekhiñe Bilbao
- Itziar Urkijo
- Kepa Barañano
(Sarrerak lehiatilan jaso beharko dituzte euren izenean 19:00etatik 19:30etara)