Aiaraldea Komunikabideak erabiltzaileei informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatutako ekimenetako bat da zozketa.
Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte eskaintza bakoitzean; hau da, izen-abizen bakoitzak zenbaki bakarra ordezkatuko du zozketa poltsan.
Produktu edo zerbitzuren bat zozketatu nahi baduzu, edo bestelako zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez erredakzioa@aiaraldea.eus.
Urtero bezala, 2013an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak izan zirenak Amurrio Antzokiko oholtzara etorriko dira urtarrilaren 6an.
Bertso saiora joateko sarrera nahi baduzu, parte hartu ezazu zozketa honetan. Parte hartzeko epea urtarrilaren 6an bukatuko da, eguerdiko 14:00etan. Jarraian jakinaraziko ditugu 4 sarreren irabazleak nortzuk diren.
ZOZKETAREN IRABAZLEAK:
- Aitor Santamaria
- Ekhiñe Bilbao
- Itziar Urkijo
- Kepa Barañano
(Sarrerak lehiatilan jaso beharko dituzte euren izenean 19:00etatik 19:30etara)