Ebay, Amazon, Elarmariodelatele... Bilatu, aukeratu eta alderatu online-salmenta web orria nagusiak.
KZguneko zerbitzuak doako ikastaro presentziala eskainiko du gazteleraz. Informazio gehiago Lamuza kaleko 13 zenbakian edo 945 062 529 telefonoan. "Erosketa seguruak Interneten". Bilatu, aukeratu eta alderatu online-salmenta web orria nagusiak (Ebay, Amazon, Elarmariodelatele....). Saioak asteazken eta ostegunean, apirilaren 5 eta 6an izango dira 11:00etatik 13:00ak arte. 4 orduko trebakuntza.
Izena emateko azken eguna: Apirilak 5
Udal talde psikologikoak emango du.
Solastiar Emakumezkoen Sustapenerako Kultura Elkarteak “Elsa y Fred” filma emango du apirilaren 5ean asteazkenean 16:45ean Kultura Etxeko butaken aretoan. Zine-forumaren hizlaria Suspergintza Elkarteko Jugatx Izquierdo izango da. Jarduera Emakundek babestu du eta doakoa eta herritarrei irekia izango da.
Laudioko Udalak deitu du bilera irekia apirilaren 5ean 18:30ean Erabilera Anitzeko Aretoan Martxoak 8a Emakumearen Nazioarteko Egunari lotutako ekintzak baloratzeko asmoz. Gainera, informatuko dute zeintzuk izango diren Berdintasun Zerbitzuaren hurrengo ildoei buruz.