“Gaixo Aktibo” programaren barruan 7 asteko iraupena duten bi ekintza antolatuko dituzte. Alde batetik, “Nire osasuna zaintzen” tailerraren helburua da eguneroko ohiturak aldatzea jarduera fisikoa sustatuta, elikadura jakintzekin, botikak modu egokian erabilita, emozioak kontrolatuta… Hasiko da urtarrilaren 30ean 10:15etatik 12:45ak arteko ordutegian Laudioko Kultura Etxean (17. gela).Bestalde, “Nire osasuna zaintzen minbiziaren ostean” tailerra ere egingo dute. Prozesu onkologikoa igaro duten pertsonei bideratuko dute, baita bere zaintzaren ardura dutenei ere. Urtarrilaren 16an hasiko da 17:00etatik 19:30ak arteko ordutegian Basaurin (Ariz Dorrean).Interesdunek izena eman dezakete 943 00 65 51 eta 945 00 60 84 telefono zenbakietan edota pacienteactivo@osakidetza.eus edo osasuneskola@osakidetza.eus helbide elektronikoetan.
Izena emateko 944 034 980 telefono zenbakira deitu beharra dago, edota promocioneconomica@laudio.eus helbide elektronikora deitu.
Garbiñe Mendizabalen eskutik. Solastiar taldeak antolatuta.
Emakumeen Sustapenerako Solastiar Kultura Elkarteak “Maskulinitate berriak” hitzaldia antolatuko du herritar ororentzat, Garbiñe Mendizabalen eskutik. Hitzaldia urtarrilaren 30ean izango da 16:45ean Kultura Etxean.
2019-2020 ikasturteko aurre-matrikulazio kanpaina dela eta, La Milagrosa Ikastetxeak bi egunez bere ateak zabalduko ditu gurasoek nahi duten informazio guztia eskuratu dezaten. Urtarrilaren 23an eta 30ean izango dira jardunaldiak 17:30ean. Telefonoz ere harremanetan jartzeko aukera dago, 94 672 07 01 zenbakira deituta.
Aurreraka emakume elkarteak antolatutako hitzaldia.