Egun osoko ibilaldia, Txarlazao mendi taldearen eskutik.
Kadeteen txirrindularitza txapelketa, Euskadiko Txapelketaren barruan jokatuko da.
Zianotipia tailerra antolatu du Kirikinoren baratzeko lantaldeak "landare truke azoka" egitasmoaren baitan, apirilak 25. Kamerarik gabe eta kontaktu bidez irudiak osatzeko prozesu alternatiboa da zianotipia.
Hastapen maila jorratuko dute. 40 euro balioko du saioak.
Sergio espioi txiletarra da. Edo antzeko zerbait. Gutxienez, Romulo detektibeak antolatutako casting baten ondoren eskaini diote lan hau, ikerlari pribatu horrek sator sinesgarri bat behar baitu jubilatuen etxe batean infiltratzeko. Romuloren bezeroak, egoiliar baten alabak, bere ama tratu txarrak jasotzen ari dela susmatzen du, eta, beraz, kontratatu egiten du, egoitzan zehazki zer gertatzen ari den jakiteko. Sergiok, ordea, 83 urte ditu eta ez da 007 agentea, beraz, ez zaio batere erraza egiten teknologia eta espioitza metodologia erabiltzen ikastea. Frogak biltzen saiatzen den bitartean, Sergio jubilatuetako batzuekin adiskidetzen da, eta konturatzen da bilatzen ari zen ustezko egia beldurgarriak ez duela zerikusirik berak eta Romulok susmatu zutenarekin. Prezioa: 5 euro Iraupena: 86 minutu Publiko guztientzako filma
Erakusketa mugikorra Martxoaren 8ari buruz Aiaran. Emakumeen nazioarteko egunaren nondik norakoak jasoko du.