Olabezarreko Administrazio Batzar berriak San Babilas ospatzeko egitarau zabala prestatu du. Izan ere, azken urteotan meza eta luntxa egin dute, baina aurten zerbait handiagoa eskaini nahi dute, aspaldi egiten zuten moduan. Gauzak horrela, hiru eguneko ospakizunak izango dituzte eta festa larunbatean hasiko da. 10:00etan txupinazoa jaurtiko dute eta kanpai hotsak ere egongo dira. Ondoren, Iñaki Otegik kalejira egingo du. 12:00etan mezaren unea helduko da eta 13:00etan askaria egingo dute Gizarte Etxean, baita zozketa ere. 16:30ean briska txapelketa hasiko da eta beranduenez ordu horretan eman beharko da izena, zortzi euro ordainduta. 20:00etan parrillada partekatuko dute San Jose harategiari esker eta 21:00etan DJ Goikok jarriko du musika. Igandean arratsaldeko egitaraua izango dute. 17:00etan patata tortilla lehiaketa hasiko da eta 17:30ean Kike Biguri umoregilearen bakarrizketa. 18:30ean aurkeztuko dituzte tortillak eta 19:30ean banatuko dituzte sariak. Otsailaren 1ean bi ekintza deituko dituzte. 16:30ean mus txapelketa eta 21:00etan suziriak jaiak agurtzeko.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpidatziekin. Sinopsia: Basel Adra, Zisjordaniako Masafer Yatta-ko aktibista gazte palestinarra, haurtzarotik ari da Israelgo agintariek bere komunitatea masiboki kanporatzearen aurka borrokan. Bere jaioterriaren desagerpena dokumentatzen du, non gobernu israeldarrak zabaldutako soldaduek pixkanaka etxeak eraitsi eta bertako biztanleak kanporatzen dituzten. Halako batean, Yuval kazetari israeldarra ezagutuko du, bere ahaleginetan lagunduko diona. Bien arteko harremana, ordea, bereizten dituen desberdintasun izugarriagatik tenkatzen da: Basel okupazio militarraren pean bizi da, eta Yuval, berriz, askatasunez eta murrizketarik gabe.