DESTINY DRIVER- La Mapatxa. o Testua: Markos Goikolea. o Zuzendaritza: Olatz Ganboa. o Antzezleak: Ugaitz Alegria, Getari Etxegarai. o Hizkuntza: Euskaraz. o Iraupena: 20 minutu. Bi pertsonen arteko zita batean gaude XXII. mendean. Gizartean gero eta zabalduago dagoen Destiny Driver izeneko software batek erabiltzaileari erabakiak hartzea errazten dio: begiak ixterakoan, hartzen den erabakiaren arabera bi etorkizun posible ikusteko aukera emanez. Gizakiek etorkizuna irudikatzeko gaitasuna algoritmo baten esku utzi dute; trukean, ziurgabetasuna desagertu egin da. Orain, ezagutu berri den bikote honek beraien etorkizun propioa imajinatu ala software honek esaten dienaz fidatzearen artean erabaki beharko du. Alde batetik, etorkizuna aldez aurretik ezagutzeak abantaila handiak dakarzkigu, baina ze preziotan? Etorkizun alternatiboak irudikatzeko gaitasuna galtzen badugu, hauek sortzeko aukera ere desagertzen da, profezia autobete batean bezala. Gizakiok lehen imajinatu duguna soilik sortzeko gai gara eta. OSIRIS 4 VINTAGE- Aimara Antzerkia o Testua: David Caiña o Zuzendaritza: Javier Liñera o Antzezleak: Rufo Grande-García, Ainhoa Isasi eta Ana Pérez o Hizkuntza: Euskaraz. o Iraupena: 20 minutu. "Gizon bat denda batean sartzen da sakelako telefono bat erosteko, esperientzia sinple eta atsegin baten esperoan. Laster, axolagabe utziko ez duen egoera batean harrapatuta ikusiko du bere burua." KONTUAK EGIN- Aimara Antzerkia (Nagusien taldea) o Testua: Ruben Tejeriaren gaztelaniazko testuaren egokitzapen kolektiboa. o Zuzendaritza: Julio Kortazar o Antzezleak: Serapio Lopez, Jon Guerrero, Virginia Garcia eta Marian Fradejas o Hizkuntza: Euskaraz. o Iraupena: 20 minutu. Umorez eta sarkasmoz beteriko komedia da. Bizitzak fakturak nola pasa diezazkizukeen ikus dezakegu, eta, batzuetan, inoiz espero ez zenituen eta gutxien imajinatzen dituzun pertsonen bitartez. BURUAZ NORBERE EGIN o Testua: Idoia Garzes Aldazabal. o Zuzendaritza: Mikel Martinez. o Antzezleak: Leire Orbe, Ruth Guimerà. o Hizkuntza: Euskaraz. o Iraupena: 15 minutu. Buruaz norbere egin antzezlana bi emakumeren arteko elkarrizketa da, hartzekotan diren erabaki garrantzitsua nola mamitzen den azaltzen duen solasa. Bakoitzak norbera izan nahi horretan, hitz-jokoa egiten da “norbere buruaz beste”egitearen ideiarekin, norberaren bizitzaren lema hartzeari dagokionez. Prezioa: 5 euro
Hizkuntza: Euskara