Informazio gehiago eta izen emateak hemen.
Zine-ikuskizuna da proiektu honen muina. Bakarkako emanaldi hibrido bat da, Oud poesiarekin, dantzarekin eta bideo musikalen proiekzioarekin nahasten duena. Urtebetez 12 herrialdetan zehar 40 musikari baino gehiago ezagutu ondoren, zine ikuskizun honek kolaborazio ugari aurkezten ditu, hari-instrumentu tradizionalen esentzia argitan emanez. Txinatik Mediterraneora, India, Kazakhstan, Uzbekistan edo Iran bezalako herrietatik zeharkatuz, Ibantutak paisaia soinudun eta bisualen labirinto batera garamatza, bere lagunarekin, Oud-a, bidaiaren Arianaren haria. Erosi sarrerak hemen.
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 101 minutu Prezioa: 6,5 euro
Hizkuntza: Euskara
Orduña City Cross 2026k ziklokrosa ekarriko du hiriko kaleetara datorren azaroaren 1ean, Orduñesa S.C.-ren eskutik. Proba nazioarteko C2 mailakoa izango da UCIren (Nazioarteko Txirrindularitza Batasunaren) egutegiaren barruan, eta Euskal Herriko nazioarteko lasterketen “Ipar Kopa” zirkuituko parte ere izango da. Horrela, Urduñak nazioarteko ziklokrosaren egutegiko proba bat hartuko du. Lehiaketa urriaren 31n hasiko da, larunbatean, arratsaldez, 15:00etan, eskoletako, Benjamin, Alebin eta Infantil kategorien probekin, Txiki Kopa Bizkaiaren egutegiaren barruan. Txikienek Juan de Garayko zelaietatik ibiliko den zirkuituari itzuliak emango dizkiote, irteera eta helmuga Gasteiz errepidean izanik. Igandean, azaroaren 1ean, helduen txanda izango da 9:00etatik aurrera, Master, Kadete, Junior eta Elite Sub23 kategorietan, emakumezko zein gizonezkoetan. Kategoriaren arabera, 4 eta 8 itzuli artean egingo dituzte, Foru Plazan irteera eta helmuga izanik. Sari-banaketa 15:30ak aldera egingo da.