Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasearen baitan, "Udabarria Bertsotan 2025" ekimeneko saioetako bat Orozkon izango da, B multzoaren barruan. Bertsozaleen gozamenerako, maiatzaren 15ean bertso saio berezia ospatuko da Donibane Aretoan, arratsaldeko 18:30ean. Saio honetan sei bertsolarik neurtuko dituzte indarrak: Ander Aldazabal Olabarri Ander Sarriugarte Garcia Ander Ucelay Aristi Arkaitz Zipitria Mendizabal Inazio Vidal Gurrutxaga Irune Basagoiti Agirre Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga ariko da. Ekitaldi hau Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatu du, eta Bizkaiko Foru Aldundia, BBK eta Orozkoko Udala dira babesle nagusiak. Laguntzaile gisa, Begitu elkartea arituko da. Sarrerak eskuragarri daude webgune honetan: www.bertsoSarrerak.eus