Lortu mugikorraz zure ziurtagiri digitala edo Cl@ve, eta hasi mugikorraz nabigatzen Administrazioaren egoitza elektronikoetan eta APPetan.
Miriam Ocio Saenz de Buruaga. Psikologoa, pertsonei aldaketa- eta garapen prozesuetan laguntzen die. Data: Otsailak 19, 26; martxoak 4, 12, 18, 26; apirilak 9 Ordua: 17:00-20:00 Tokia: Lezeaga Aretoa Norentzat: Emakumeak 16+ Hizkuntza: Gaztelania Aldez aurretik izena eman behar da. Ba al dago emakumeen eta gizonen arteko alderik jendaurrean hitz egiteko zailtasun-faktoreei dagokienez? Ikusiko dugu nola eragiten duen generoak jendaurreko komunikazioan eta mintzaldietan, eta zertan datzan komunikazio-prozesua, zeintzuk diren eduki ditzakegun beldurrak eta prozesuan eragina duten elementuak, haien ezagutzatik eta entrenamendutik abiatuta, jendaurrean hitz egiteko teknikak eta ohiturak eskuratzeko, entzuleak nahiz geure egoera kontuan hartuta. Ikastaroaren helburuak dira, besteak beste, emakumeen presentzia publikoa eta haien iritzi, bizipen eta desioen adierazpena bultzatzea, egoera publikoen testuinguruan gugan dugun konfiantza handitzeaz gain. Izena ematea Galdetegi bidez Telefonoz (deiak edo/eta WhatsApp): 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30 Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30 Ohar garrantzitsuak: Jarduera guztiak doakoak dira. Adierazitako tailerretan aldez aurretik izena eman behar da. Izena emateko epemuga: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago. Tailerrek plaza mugatuak dituzte: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna. Ludoteka-zerbitzua eskainiko da urte bat edo gehiago duten haurrentzat: beranduenez, jarduera baino 3 lanegun lehenago eskatu beharko da. Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus