Apirilaren 20an, astelehena 18:00etan erabilera anitzeko gelan “Etxebizitza eta gazteak: Aukerak eta baliabideak ezagutu”. Hitzaldi hau 18 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Hitzaldien helburua gazteei emantzipazioari lotutako erabakiak hartzeko tresnak eskaintzea da, etxebizitza-aukerak, eskaera-prozesuak eta eskuragarri dauden laguntzak modu argi eta praktikoan azalduz. Interesa duten pertsonek esteka honen bidez eman beharko dute izena, martxoaren 2tik apirilaren 17ra bitartean.