Patxita Etxea ikasgela eta coworking gisa irekiko dute irailaren 15ean

Aitor Aspuru Saez 2026ko abuztuaren 26a

Patxita Etxearen atzeko aldean dago coworking eta ikasgelako sarrera./ Aiaraldea

Aiararrek erabilpen baimena eskatu behar diote Udalari eta aplikazioa deskargatu telefonoan, ateak irekitzeko.

Patxita Etxea coworking eta ikasgela zerbitzua ematen hasiko da irailaren 15ean. Anbulatorioa ere hartzen duen eraikinak atzeko partean izango du zerbitzu horietarako sarrera eta Aiarako herritar orok edukiko dute aukera baliatzeko.

Hori bai, lehenik eta behin erabilera baimena eskuratu beharko dute udal bulegoetan edo webgunean. Berez, erabiltzaileek 18 urte edo gehiago izan beharko dute eta 16 edo 17 urtekoek guraso edo tutore legalen baimena aurkeztu beharko dute.

Behin prozedura hori beteta, aplikazioa deskargatu beharko dute interesdunek telefonoan, horren bitartez kudeatuko baita sarrera eraikinean. Udalak gogoratu du aplikazioaren baimena pertsonala izango dela, eta lortu duenari bakarrik emango diola espazioaren erabilerarako eskubidea, 10:00etatik 20:00ak arte. 

Tokiko erakundeak beste ohar bat ere zabaldu du. Izan ere, ibilgailuz joaten denak aparkaleku egokituan laga beharko du, Gizarte Zentroaren aurrean,  Patxita Etxeko plazak anbulatoriora joaten direnentzat izango baitira.

Abenduan bilera

Berez, Aiarako Udalak bilera deitu zuen iazko abenduan Patxita Etxeari buruzko herritarren iritzia jasotzeko

Hain zuzen, proiektuak ibilbide luzea egin du. Lehenik eta behin, anbulatorioa ireki zuten 2016an. Gero, irailean hasiko den espazioaren proiektua 2017an hasi ziren lantzen, erabilera anitzeko eremua prestatzeko. Horretarako, Arabako Foru Aldundiari eskatu zioten dirulaguntza

2020an proiektu teknikoa lizitatu zuten eta 2022an bi aldiz prestatu behar izan zuten lizitazioa obrak gauzatzeko. Prozesu luzearen ostean, iaz, urrian, amaitu zituzten lana.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide