Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 85. zenbakia, Udaberriko oporren osteko lehenbizikoa. Eskualdean bizi diren errefuxiatuen errealitatea izango du hizpide agerkariak, Abdul Azimi eginiko elkarrizketaren bidez.
Beste hainbat eduki topatu ahalko dira baita : Sabin Guarestiri, Darrin Woodi edota Leire Etxabururi eginiko elkarrizketak, Himalayara euskara sustatzera joango diren gazteei buruzko artikulua edota Amurriock musika lehiaketaren nondik norakoak, beste beste.
Gaur eguerdian iritsiko dira hamabostekariaren aleak errotatibatik eta jarraian ekingo zaio eskualdeko kale, establezimendu, topagune eta ikastetxeetan banatzeari, horretarako osatua dagoen boluntario sarearen bidez.