Renfeko zerbitzuak 8 tren gutxiago izango ditu bihar

Aitor Aspuru Saez 2020ko aza. 8a, 07:00

Laudion tren ugari utziko ditu bihar bertan behera Renfek./ Aiaraldea.eus

Zehazki, garraio publikoko enpresak azaldu du hurrengo zerbitzuak ez dituela eskainiko bihar -astelehena-: 6:54 Bilbo-Laudio, 7:29 Laudio-Bilbo, 8:05 Bilbo-Urduña, 8:59 Urduña-Bilbo, 10:47 Bilbo-Laudio, 11:17 Laudio-Bilbo, 12:40 Bilbo-Laudio, eta 13:19 Laudio-Bilbo.

@Inforenfe Twitter profila baliatuta, Renfe enpresak azaldu du biharko tren zerbitzua murriztuko dela C-3 linean. Pandemia hasi zenetik, ohikoa bilakatu da tren kopurua txikiagoa izatea gidarien faltagatik. Horri gehitu behar zaio matxurak ere gertatu direla behin baino gehiagotan.

Konpainiak berak iragarri zion Langile Batzordeari urtarrilera arte ez dela egoera konponduko. Hainbat erabiltzailek eta langileek eurek salatu dute pandemia garaian kutsatzeko arriskua handitu dutela murrizketek, jendetza pilatzen baita trenetan.

Atzoko Laudion eta Amurrion egin ziren mobilizazioek garraio publikoaren egoera ere salatu zuten:

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide