Iñaki Ibarluzea Ortueta amurrioarra hautatu dute EH Bilduren Amurrioko alkategaia izateko datorren urteko udal-hauteskundeetan. Egun zinegotzi lanak egiten ditu Ibarluzeak udalean, koalizio abertzaleko kide gisa.
Apurka-apurka badoaz 2019ko maiatzeko hauteskundeetan parte hartuko duten alkategaiak aurkezten eskualdean. Josune Irabien izango da EAJren alkategaia Amurrion. Laudion, aldiz, Alvaro Barrios izango da Omniakoa, Natxo Urkixo izango da EH Bilduren zerrendaburua eta Ander Añibarro jeltzaleena. Urduña eta Aiarako alkategaiak ere hautatu ditu alderdi jeltzaleak: Iñaki Cuadra eta Gentza Alamillo izango dira, hurrenez hurren.