Hasi dira Arrankudiagako Andra Mari jaiak. Urtero bezala, marmitako eta tortilla txapelketarekin girotu dute arratsaldea. Dozenaka lagun animatu dira egun hauetako beroari lapiko eta sartaginena gehitzera.
20:15ean, aldiz, Gizarte Etxearen aurrean pilatu da jendea, bertako balkoitik egin baitute txupinazoa. Guraso elkarteko kideak arduratu dira pregoia irakurri eta lehen suziriak pizteaz, eta aukera baliatu duten hainbat gairi buruz mintzatzeko. Palestinako haurren askatasuna, euskara, eskola publiko txikiak eta eraso matxistarik gabeko jaiak aldarrikatu dituzte, besteak beste.
Astelehenera arte luzatuko dira Andra Mari jaiak. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa.