Txakurren jabeek arreta eskatu dute Gardean aurkitutako haragi hondarrak direla eta

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko ots. 16a, 10:24
Pozoitutako haragia zenik ziurtatzerik izan ez duten arren, arreta eskatu dute zonaldean. / A.M.

Laudioko Gardea auzoan aurkitutako haragi hondarrek txakur jabeen kezkak piztu zituen atzo. Pozoitutako haragia zenik ziurtatu ez duten arren, arreta eskatu dute zonalde horretan paseatzerakoan. Aurretik ere animaliak kaltetzeko ekintzak egin dituzte bertan.

Bizilagun batek haragi hondarrak aurkitu zituen atzo arratsaldean Laudioko Gardea auzoan, eta txakur jabeen kezkak piztu ditu horrek. Haragi hondarrak albaitari batengana eraman zituzten, eta pozoia zutenik ziurtatzerik izan ez zuten arren, arreta eskatu dute txakurrekin zonalde horretatik paseatzerako orduan. Izan ere hainbatetan egin dira bertan animaliak kaltetzeko ekintzak. 2020an hiru txakur hil ziren Gardea auzoan estrikninaz pozoitutako janari arrastoak jan ostean.

Pozoia ez ezik, usteldutako janaria ere aurkitu dute hainbatetan, albaitari eta txakur jabeek jakinarazi dutenez.

Eraso ugari Aiaraldean

Tamalez, ohikoak dira animalien aurkako gisa honetako erasoak eskualdean. 2018an bi katu pozoitu zituzten Laudioko Lateorro auzoan, eta horietako bat hil egin zen. Aretan aurkitutako hegaluze lata batek piztu zituen alarmak azkenekoz, baina erretiratzea lortu zuten animaliaren batek jan aurretik.

Laudion ez ezik, eskualdeko beste hainbat herrietan ere jazo dira animalien aurkako ekintzak. Urduñan katuak tirokatu zituzten Landatas auzoan 2021eko azaroan, eta Tertangan ere jazo ziren antzeko gertakariak sei hilabete lehenago, kasu horretan katua hil egin zen. Orozkon eta Okondon txakurrak tirokatuta hil zituzten ere. Belandian, aldiz, txakur batek bizia galdu zuen zepo batean harrapatuta geratu ostean.

Ertzaintzak sei salaketa jaso ditu soilik azken lau urtetan, kasu gehienak salatu gabe geratzen direla agerian utziz. Animalien jabeek, ordea, gertaera hauei merezi duten garrantzia emateko eskatu dute.

Erlazionatuak

Nork erasotzen ditu animaliak?

Txabi Alvarado Bañares 2021 abe 02 Aiaraldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide