Abasto plazako merkatariek kritikatu dute ezin izan dutela euren jarduera berreskuratu aurreikusitako epean

Erredakzioa 2024ko eka. 19a, 14:30

Zubiko Kurajoko lokala ez dago prest oraindik. / Aiaraldea.eus

Ekainaren 17an ireki behar zituzten euren salmenta postuak Zubiko Kurajoko lokalean.

Abasto plazako merkatariek mezua zabaldu dute sare sozialetan jakinarazteko ez dakitela noiz ekingo dioten berriro euren ohiko jarduerari Zubiko Kurajoko lokalean.

Izan ere, aurreikusitakoaren arabera, astelehenean hasi behar ziren lanean kokapen berrian, baina oraindik ez dute "argindarrik, ezta Iberdrolako hargunerik, besteak beste".

Berez, merkatariek Udalari egotzi diote aurreikuspen falta eta epe errealistak ez izatea. Halaber, euren ustez, ez zituzten ekainaren 1ean euren kokalekutik atera behar.

Gauzak horrela, barkamenak eskatu dizkiete bezeroei eta azaldu dute ahalik eta lasterren ikusteko irrikan daudela.

Epe estuak dirulaguntza jasotzeko

Hau izan da Abasto plazako berritzeak eragin duen soka luzearen azken atala. Izan ere, EAJk eta PSE-EEk aurreko legealdian sustatutako proiektua izan zen, Europako diru-funtsen bitartez. EH Bildu eta Omniaren gobernu taldeak eskumenak hartu eta gutxira adierazi zuen bitarteko propioekin ekingo ziotela obrari, diru hori jasotzeko epeak ez zirela beteko argudiatuta.

Gerora, Next Generation dirulaguntza (1,6 milioi eurokoa) eskuratzeko aukera berretsi ondoren, EH Bilduk eta Omniak proiektu berria lizitatu zuten (parte hartze prozesua egin ondoren). Baina, babes ekonomikoa bermatzeko, obraren %60 egikaritu beharko dute aurten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide