Hainbat hedabidek eta informazio agentziek zabaldu dutenez, Elizako diziplinatik atera ziren moja klaratarrak Urduñatik etxegabetzeko prozedura gelditu dute, momentuz. Horren arrazoia da Bilboko epaitegiak ziurtatu nahi duela Burgoseko artzapezpikua Mario Izeta Vatikanoko ordezkari zilegia dela.
Hori bai, neurriak ez du eraginik izango Beloradoko monastegian, non Briviescako epaitegiak otsailaren 10ean jarri baituen etxegabetze agindua.
Urduñako etxegabetzea, nolabait, Briviescako epaileen esku dago. Alegia, epaitegi horrek argitu behar du Mario Izeta Burgoseko artzapezpikua den Vatikanoko ordezkari legala Beloradon, Urduñan eta Derion.
Izan ere, Urduñako moja klaratarrek 2024ko maiatzan jakinarazi zuten Eliza Katolikoa utziko zutela eskuin muturreko sekta batera batzeko. Geroztik, Mario Izeta Burgoseko artzapezpikuak hartu du euren komentuen eta monastegien ardura. Gauzak horrela, Bilboko epaitegiak ez du etxegabetze aginduarekin aurrera egingo Briviescako epaitegiak epai bidez adierazi arte Izeta dela Vatikanoko ordezkaria.
Ez da hori izan epaileen aldetik heldu den erabaki bakarra azken hilabeteetan. Izan ere, abenduan azaleratu zen bi moja atxilotu eta salatu dituztela arte trafikoagatik eta hilabete horretan ordenako kide nagusienak eraman zituzten, zaintza egokiak ez zituztela jasotzen argudiatuta.