Zozketan parte hartu nahi?

Aiaraldea Komunikabideak erabiltzaileei informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatutako ekimenetako bat da zozketa.

Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte eskaintza bakoitzean; hau da, izen-abizen bakoitzak zenbaki bakarra ordezkatuko du zozketa poltsan.

Produktu edo zerbitzuren bat zozketatu nahi baduzu, edo bestelako zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez erredakzioa@aiaraldea.eus.


Korrikako lekukoa eraman nahi?

Korrikako lekukoa eraman nahi?

Apirilaren 6an eta 7an zeharkatuko du Korrikak eskualdea. Aiaraldea Komunikazio Leihoak Aretan erosi du kilometroa, eta lekukoa eramateko ohorea zozketatuko du proiektuko bazkideen artean. Zita apirilaren 7an izango da, 12:38an. Aretako elizatik Jubilatuen Etxera bitarteko zatia osatuko du elkarteak.

Zozketa data: apirilaren 5a, 12:00etan.

Irabazleak: Maider Urtaran eta Txabi Ugalde

Amaituta

ABTX17: bertso finalerako 2 sarrera bikoitz!

ABTX17: bertso finalerako 2 sarrera bikoitz!

Apirilaren 1ean izango da Arabako bertsolari txapelketako finala. Saioa 17:30ean izango da Gasteizko Printzipal Antzokian. Bertan ariko da kantuan, besteak beste, Serapio Lopez baranbioarra. Harekin batera oholtzaratuko dira Oihane Perea, Asier Otamendi, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre. Gai-jartzailea, berriz, Aintzane Irazusta izango da. Aiaraldea Gaur hedabideak finala ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu. 

Zozketa data: martxoak 31, 12:00etan.

Amaituta

Kokein, Niña Coyote eta Chico tornado entzuteko 2 sarrera bikoitz

Kokein, Niña Coyote eta Chico tornado entzuteko 2 sarrera bikoitz

Martxoaren 25ean, larunbatean, Burubion joko dute Kokein, Niña Coyote eta Chico tornado taldeek. Aiaraldea Gaur hedabideak bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu martxoaren 24a baino lehen izena ematen duten erabiltzaileen artean.

 

Zozketa data: martxoaren 24a, ostirala, 12:00etan

 Saridunak: Ane Ortega eta Ziortza Garmendia

Amaituta

Herriaren eskuz binakako txapelketa ikusi nahi duzu?

Herriaren eskuz binakako txapelketa ikusi nahi duzu?

Herriaren pilotazale elkarteak Eskuz binakako XXI. Txapelketa antolatu du ostiralean, 18:15etatik aurrera. Gazteak, 19 urtez azpikoak eta Seniorrak lehiatuko dira Aretako frontoian eta EITBk grabatuko du.

Sarrerak lortu nahi badituzu partidak ikusteko, eman ezazu izena zozketan eta txapelketa garrantzitsu hori doan ikusteko parada izango duzu.

 

Amaituta

Anari, Xabi Basterra eta Olatz Salvadorren kontzertura joan nahi?

Anari, Xabi Basterra eta Olatz Salvadorren kontzertura joan nahi?

Otsailaren 3an Burubion joko dute Anari, Xabi Basterra eta Olatz Salvador musikariek. Aiaraldea hedabideak bina sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Otsailaren 2an 12:00etan jakinaraziko dira sariaz gozatzeko aukera izango duten bi lagunen izenak. 

Amaituta

Deportivo Alavés-CD Leganés partida ikusi nahi duzu?

Deportivo Alavés-CD Leganés partida ikusi nahi duzu?

Deportivo Alavés eta CD Leganés 1. mailako futbol taldeek Ligako partida jokatuko dute larunbatean 18:30ean Gasteizko Mendizorrotzako zelaian.

Norgehiagoka ikusi nahi baduzu, Aiaraldea.eus-ek 4 sarrera banatuko ditu, Laudioko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz.

Parte har ezazu zozketan eta 2 sarrera eskuratzeko aukera izango duzu. Ostiralean eguerdian bukatuko da epea izena emateko.

Amaituta

Amurrioko bertso jaialdirako sarrera bat nahi duzu?

Amurrioko bertso jaialdirako sarrera bat nahi duzu?

Urtero bezala, 2013an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak izan zirenak Amurrio Antzokiko oholtzara etorriko dira urtarrilaren 6an. 

Bertso saiora joateko sarrera nahi baduzu, parte hartu ezazu zozketa honetan. Parte hartzeko epea urtarrilaren 6an bukatuko da, eguerdiko 14:00etan. Jarraian jakinaraziko ditugu 4 sarreren irabazleak nortzuk diren.

ZOZKETAREN IRABAZLEAK:

- Aitor Santamaria

- Ekhiñe Bilbao

- Itziar Urkijo

- Kepa Barañano

(Sarrerak lehiatilan jaso beharko dituzte euren izenean 19:00etatik 19:30etara)

Amaituta