Puzgarri parkea, paella txapelketa eta herri bazkaria. Arratsaldean, umeentzako jolasak eta tailerrak, garagardo dastatzea eta kontzertuak: The Pushermen eta Hilean Bariku Bat.
Meza eta, jarraian, dantzak. Herri bazkaria 14:30ean. 16:00ak aldera Nafarroa Kanta Taldearen emanaldia eta DJ Xaibor 19:30ean.
Ekainaren 4an bukatuko da epea lanka aurkezteko.
Lamuzako Eskolako Guraso Elkarteak “Laudio Summer Camp 2018” antolatuko du (udalaren diru-laguntzaz); jolas-jardueretan oinarritutako bi asteko ekintza. Ekimena ekainaren 25etik uztailaren 6ra izango da, 9:30etatik 13:30ra bitartean. Komunikazio guztia ingelesez izango da eta ekintzak nola kanpoan hala ikastetxeko instalazioetan egingo dira. Izen ematea Hezkuntza, Berdintasuna eta Gazteria sailean egin daiteke edo 94 403 48 50 telefonoan goizeko ordutegian, ekainaren 4tik 8ra bitartean. Udalekuaren prezioa 85€ izango da eta 10 lagunez osatutako bi talde egiten saiatuko dira. Batetik, lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoak eta, bestetik, 4., 5., eta 6. mailakoak. Tokiak baino izen emate gehiago balira, ekainaren 12an udaletxean zozketa egingo litzateke.