35 euro. Ez da beharrezkoa esperientzia izatea.
Mugi zaitez! programaren barruko jarduera.
Vincent katu gaztea Maurice izeneko sagutxo batekin elkartzen da piano zahar batean uholde batetik ihes egiteko. Marinel talde batek instrumentua jaso eta museora bidaltzen du. Hemen, Vincentek eliteko katuen eskuadroi bat ezagutzen du, urteetan karraskarien eta beste piztien maisulanak babesten aritu dena. Vincentek benetako katu-familia bat aurkitzea du amets, baina ez du bere lagun Maurice galdu nahi, bizitza salbatu baitzion, eta ezkutatzera behartuta dago. Baina bere lagunak badu ahulezia bat: maisulanik ospetsuenak marruskatzea. Munduko pinturarik onenetako bat, La Gioconda, museora eramaten dutenean dena zailtzen da: sagu eta arratoi guztien ametsa murtxikatzea da. Hala ere, ez Vincentek, ez Mauricek, ez Hermitageko katuek ez dakite norbaitek lapurtzeko asmoa duela, eta, orain, Vincentek kemenez eta adimenez jokatu behar du Da Vinciren obra salbatzeko, museoaren ospea babesteko eta Kleopatraren, Egiptoko ganberan bizi den katu eder baten, bihotza irabazteko. Prezioa: 80 minutu
Euskal ipuinak Eulali produkzioak taldearekin, askaria eta udaberriko loreak egiteko eskulan saioa.
Bere menpekotasun arazoak atzean uzteko, musikari batek Hego Ameriketara joko du eta han musikari famatu baino txiro batek hartuko du. Bien artean harreman bitxia sortuko da. Prezioa: 129 minutu
Talde gernikarrak 'Bob Dylan berrikusia', beraien azkenengo lana, aurkeztuko digute. Xabier Payaren liburuaren berri izan bezain laster hasi ziren eztabaidan Audiencetarrak. 'Errimarekin?' Eta metrika ere badaukala?', 'Baietz ba! Begira, hemen daukat'. Berehala jarri ziren martxan jolas bat bailitzan, beraientzat oso ezagunak ziren doinuak lantzen. Bizpahiru entsegu beranduago Dylanen abestietan eta Payaren itzulpenetan murgilduta zeuden Gernikarrak Iadanik 25 urtebeteko ibilbidea osatzear daude Audience taldeko kideak. 1999an. Beraien ibilbide bitxiak Gernikatik New Yorkera, handik La Habanara eta berriro Gernikara bueltan ekarri die.