09:45 // LAMUZA ESKOLAKO IKASLEEN KALEJIRA. Ikastetxean hasita, Lamuza plazatik eta Lamuza parketik ikastetxera. Antolatzailea: Lamuza ikastetxea. 11:45 // ARETA HERRI ESKOLAKO IKASLEEN KALEJIRA. Ikastetxean hasita, Aretako kaleetatik. Euria eginez gero, Aretako frontoian. Antolatzailea: Areta Herri Eskola. 15:30 // ARETAKO ARATUSTE-EKITALDIA. Aratuste-ekitaldia, Aretako frontoian. Antola-tzailea: Areta Herri Eskola. 15:30 // LATIORRO IKASTETXEKO IKASLEEN KALEJIRA. Ikastetxean hasita, Latiorroko kaleetatik. Antolatzailea: Latiorroko ikastetxea. 15:30 // LAUDIO IKASTOLAKO IKASLEEN KALEJIRA. Ikastetxean hasita, Aldai Plazaraino. Bertan, 16:30ean, txokolate-jana eta umeen jolasak. Antolatzailea: Laudio Ikastola.
Faktoriako Margo Eskolako ikasleek beraien proiektu pertsonala landu dute plastikoki Gurene Granderen laguntzarekin. Hiru hilabeteetan ikasi eta praktikatutako akuarela tekniken emaitzak ikusgarri izango dira, hilabetez egongo den erakusketa batean. Margotzearen praktikan dabilen eta egon nahi duenarentzat esperientzia koloretsua. Zatoz eta batu margolarien sarera, gogotsu gaude saretze lanetarako eta. Otsailak 27an Saio Ireki batean bizitako ikaskuntzak partekatuko dituzte.
Informazio guztia eta ordutegiak kartelean.
Diana Ibargutxi Otsailak 28, ostirala 18:30 Lezeaga Aretoa Herritarrentzat Euskara eta gaztelania Izena emateko argibideak: Email bidez: laialaudio@laudio.eus Beharrezko datuak:• Gaia (ekintzaren izena)• Izen-abizenak• Jaioteguna• Telefonoa Telefonoz: 94 403 48 50 Aurrez aurre: Gobernantza Feministako Zerbitzuan Laudioko udaletxearen 2. solairuan Izena emateko epea: Jarduera baino 5 egun lehenago arte Parte hartzeko tailerra, sexualitateez berba egiten dugunean zer ulertzen dugun hausnartzeko, sexualitatearen ikuspegia giza dimentsio gisa irekiz. Izan ere, sexualitatea, gorputzean dugunarekin eta gorputzarekin egiten dugunarekin ez ezik, GARENAREKIN ere zerikusia du; bakarrak eta errepikaezinak gara, berezitasunak ditugu, gorputzak, plazerak, desioak, bizipenak… Guztiok dugu sexualitatea, pertsona guztiak sexualak garelako, sentitzeko prestatutako gorputzarekin jaiotzen garelako, eta sexualitateak bizitza osoan zeharkatzen gaituelako. Bizitzaren etapa guztietako identitateez, orientazioez, adierazpenez eta sexualitateaz arituko gara, intimitateaz, mito eta errealitateez, aukerez eta zailtasunez, betiere aniztasuna balio positibotzat hartuta, non bakoitzak bizi-ziklo osoan kokatzen duen bere burua.
Prezioa: 4 euroIraupena: 75min Iaiaiai irrintzi taldearen performancea, Erraiak dokumentalaren proiekzioa eta Ekain Martinez de Lizarduy dokumentalaren zuzendariaren eta Iaiaia Irrintzi taldeko kideen arteko solasaldia.